Edukira joan

Abraham ben Ezra: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: sl:Abraham Ben Meir Ibn Ezra
65. lerroa: 65. lerroa:
[[ru:Ибн Эзра, Авраам]]
[[ru:Ибн Эзра, Авраам]]
[[sk:Abraham ibn Ezra]]
[[sk:Abraham ibn Ezra]]
[[sl:Abraham Ben Meir Ibn Ezra]]
[[tr:Abraham ibn Ezra]]
[[tr:Abraham ibn Ezra]]
[[yi:אברהם אבן עזרא]]
[[yi:אברהם אבן עזרא]]

06:46, 18 ekaina 2009ko berrikusketa

Abraham Ben Meir Ibn Ezrak eginiko lanetariko baten portada

Abraham Ben Meir Ibn Ezra (hebreeraz אברהם אבן עזרא, edo Abenezra) (Tutera, 1092 - Kalagorria, 1167) Nafarroako Erriberako pertsonaia garrantzitsua izan zen. Medikua, poeta, gramatikoa, matematikaria, filosofoa, kabalista, astronomo eta bidaiaria izan zen. Bere bidaietan Ingalaterra, Frantzia, Italia, Afrika eta Palestina bisitatu zituen. Hainbat liburu idatzi zituen eta bere omenez Ilargiko krater batek bere izena darama.

Egindako lanak

Gramatika hebraikoa

Hebreeraz idazten zuen eta honen gramatikaren inguruko lan oso garrantzitsuak idatzi zituen:

  • Moznayim. 1140. Hebreerazko gramatikan erabiltzen diren terminoen azalpen bat.
  • Hayyujen lanaren itzulpena hebreerara.
  • Sefer ha-Yesod edo Yesod Dikduk, oraindik ere editatu gabekoa.
  • Tzakhot, 1145, gramatikari buruzko lanik hoberena, hebreera modernoaren sarrera batekin.
  • Safah Berurah
  • Genesiaren inguruko lan gramatikal baten sarrera.

Beste lan batzuk

Erlijioa

  • Yesod Mora Vesod Hatorah, 1158 Bibliako mandamenduen arrazoipen bat.

Matematikak, astronomia eta astrologia

  • Sefer ha-Ehad, 1etik 9ra zenbakien berezitasunen inguruan.
  • Sefer ha-Mispar edo Yesod Mispar, aritmetikaren inguruan.
  • Luhot, taula astronomikoekin.
  • Sefer ha-'Ibbur, egutegiaren inguruan.
  • Keli ha-Nehoseht, astrolabioaren inguruan.
  • Shalosh She'elot, David Narboniren hiru gai kronologikori egindako erantzuna.
  • She'elot eta Kadrut, Mashallah astrologoaren bi lanen itzulpena.
  • Sefer Ha'te'anim, arabiar astrologiari sarrera.
  • Reshith Hochma, astrologiara sarrera.

Ikus, gainera