Saros: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: sv:Saroscykeln |
t robota Erantsia: fr:Saros |
||
26. lerroa: | 26. lerroa: | ||
[[en:Saros cycle]] |
[[en:Saros cycle]] |
||
[[es:Saros]] |
[[es:Saros]] |
||
[[fr:Saros]] |
|||
[[it:Ciclo di Saros]] |
[[it:Ciclo di Saros]] |
||
[[ja:サロス周期]] |
[[ja:サロス周期]] |
22:48, 8 martxoa 2007ko berrikusketa
Saros 6.585,32 eguneko zikloa da, hau da 18 urte eta 10 egun, zeinen bukaeran Eguzkia eta Ilargia hasierako posizio berera itzultzen diren eta eklipseak berriro errepika daitezkeen. Definizioz saros bat 223 hilabete sinodiko (S) dira, hau da Ilargi berri batetik bestera dagoen denbora. Etorkizuneko elipseak aurresateko modua da.
Saros zikloaren efektibitatearen zergatiak
Esan bezala saros bat hilabete sinodiko baten multiploa da, eta horrela izan behar du.
- 223S=6585,3211 egun
Era berean denbora horrek Eguzkia nodoetara eraman behar du eta beraz hilabete drakonitikoaren (D) multiploa izan behar du:
- 242D=6585,3567 días
Lurraren mugimenduan dauden irregulartasunak direla eta hilabete anomalistiko (A) bat ere kontutan hartu behar da, ahu da, Ilargia perigeoan dagoenetik berriro ere dagoenera. Zorionez honen multiplo bat ere sarosetik gertu dago:
- 239A=6585,5374 días
Saros batean dauden eklipseak
Saros bakoitzak 18 eklipse urtaro ditu. Hauek urte erdiro aldatzen dira. Urtaro batean 2 edo 3 eklipse daude eta beraz 42 eguzki eklipse eta 42 ilargi eklipse daude bataz beste. Eguzkikoak 14 partzial eta 28 zentral dira (erabatekoak edo anularrak). Ilargikoak 14 penunbral, 14 partzial eta 14 erabateko dira.
Sarosek duten errorea
Saros bat kalkulatzen denean ezin da espero eklipsea berriro egun berean ordu berdinean gertatzea 18 urte eta 11 egun geroago. Eklipsea 8 ordu beranduago gertatzen da eta horrek eguzkia eta ilargia munduko beste puntu batean itzala ematea dakar. Eguzki eklipse bat gutxi gora behera munduko leku berean gertatzeko hiru Saros ziklo gertatu behar dira. Honi Saros Hirukoitza edo Exeligmos' deitzen zaio.
Ilargi eklipseekin ez da horrelakorik gertatzen, itzalaren tamaina handiagoa baita.