Edukira joan

Janari transgeniko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa: 25. lerroa:
Gaur egun janari transgenikoek kontrol zorrotzak gainditu behar dituzte merkaturatu aurretik, eta osasunerako inongo eraginik ez dutenak baimentzen dira soilik. Hala ere, janari hauen alde batzuk eztabaida-iturri dira:
Gaur egun janari transgenikoek kontrol zorrotzak gainditu behar dituzte merkaturatu aurretik, eta osasunerako inongo eraginik ez dutenak baimentzen dira soilik. Hala ere, janari hauen alde batzuk eztabaida-iturri dira:


* [[alergia]]k eragin ditzaketelako <ref> Bennett D (May 7, 2006) [http://archive.boston.com/news/globe/ideas/articles/2006/05/07/our_allergies_ourselves/ Our allergies ourselves] Boston.com </ref>.
* [[alergia]]k eragin ditzaketelako.
* gene arrotzen txertaketak landare edo organismo batean, [[genetikoki eraldatutako organismo]]a sortzeko, ezusteko produktu metabolikoen agerpena eragin lezake, kontsumitzeko orduan toxikoak izan litezkeenak.
* gene arrotzen txertaketak landare edo organismo batean, [[genetikoki eraldatutako organismo]]a sortzeko, ezusteko produktu metabolikoen agerpena eragin lezake, kontsumitzeko orduan toxikoak izan litezkeenak.
* [[bakterio-kontrako|antibiotikoekiko]] erresistentzia zabal dezaketelako, [[Azido desoxirribonukleiko|DNA]] arrotzaren txertaketa landareetan antibiotikoekiko erresistentzia adierazten duten markadoreak erabiliz egiten baita.
* [[bakterio-kontrako|antibiotikoekiko]] erresistentzia zabal dezaketelako, [[Azido desoxirribonukleiko|DNA]] arrotzaren txertaketa landareetan antibiotikoekiko erresistentzia adierazten duten markadoreak erabiliz egiten baita.

12:09, 7 ekaina 2019ko berrikusketa

Aran transgenikoa.

Janari transgenikoak ingeniaritza genetikoaren bidez genetikoki eraldatutako organismo (landare edo animalia) batetik datozenak dira. Hots, beste espezie bateko geneak hartu dituzten landare edo animalietatik datozen janariak dira transgenikoak [1]. Egun, gehien ekoizten direnak landare transgenikoak dira: artoa, garagarra eta soja, batez ere.

Aspalditik saiatu da gizakia uztak hobetzen eta jateko landare hobeak eta sendoagoak lortzen. Ingeniaritza genetikoa agertu aurretik (XX. mendearen hondarrean) landareen hobekuntza hautespen artifiziala eta zuzendutako gurutzaketen bidez lortzen zen. XX. mendearen hasieran, genetikaren ezagupenek produktibitate handiko mutanteak lortzea ahalbidetu zuen, landare-haziak X izpiekin tratatuz. 1983an lehenengo landare transgenikoa lortu zen, eta 1994an janari hauen merkaturatzea onartu zen estreinakoz [2].

Transgenikoen onurak

Geneen txertaketak organismo batengan helburu jakin batzuk bilatzen ditu:

  • organismo horrek ezaugarri onuragarriak har ditzan; esaterako, hazkuntza handia izan dadin, zapore hobea izan dezan, erresistentzia gara dezan izurriteekiko edo herbizideekiko [3], etab. Landareekin, batez ere, aplikatu dira ingeniaritza genetikoaren ezagupenak, kanpoko geneak sartuz landareen ezaugarriak hobetzeko. Barazki naturalen aldean transgenikoek onura ugari eskaintzen diote konsumitzaileari zein nekazariari. Hori dela eta, gero eta gehiago merkaturatzen ari dira jaki hauek, kontrako iritziak eta haien aurkako mugimenduak egon arren.
  • organismo horrek produktu interesgarri bat ekoiztu dezan. Adibidez, giza-intsulinaren sintesia bakterioen bidez, intsulinarentzat kodetzen duten giza-geneak bakterioengan txertatuz.

Eztabaida

Mundu osoan ematen da jaki transgenikoen eztabaida eta hainbat herrialdetan praktika honen kontra sortu dira hainbat talde [4] . Ekologistak dira praktika honen kontra dauden aktibista gehienak, baina hainbat zientzialarik ere zuhurtzia eskatu dute elikagai transgenikoak merkaturatze eta kontsumitzeko orduan, haien balizko ondorio kaltegarrien aurrean. Kontrako taldeen eskaera garrantzitsuena elikagai transgenikoek etiketa berezia eraman dezatela izaten da, kontsumitzaileak janari hauek bereizi ahal izateko. Transgenikoen aurka daudenek osasun-arrazoiak, ingurugiro-arrazoiak eta arrazoi etikoak ere argudiatzen dituzte haien jarrerari eusteko. Kontrako taldeen indarra handia da Europan, baina ahulagoa da Ameriketako Estatu Batuetan (janari hauen ekoizle nagusia).

Osasunerako balizko kalteak

Gaur egun janari transgenikoek kontrol zorrotzak gainditu behar dituzte merkaturatu aurretik, eta osasunerako inongo eraginik ez dutenak baimentzen dira soilik. Hala ere, janari hauen alde batzuk eztabaida-iturri dira:

  • alergiak eragin ditzaketelako [5].
  • gene arrotzen txertaketak landare edo organismo batean, genetikoki eraldatutako organismoa sortzeko, ezusteko produktu metabolikoen agerpena eragin lezake, kontsumitzeko orduan toxikoak izan litezkeenak.
  • antibiotikoekiko erresistentzia zabal dezaketelako, DNA arrotzaren txertaketa landareetan antibiotikoekiko erresistentzia adierazten duten markadoreak erabiliz egiten baita.

Orain arte laborantza transgenikoa erabili duten herrialdeetan (AEB, Brasil, Txina...) ez da agertu osasunerako kaltegarria den efektu nabarmenik. Honetaz gain, nekazari eta laborariek pestizida eta herbizida gutxiago erabiltzen dituzte haien soroetan, landare transgenikoak erresistenteak baitira izurriteekiko; ondorioz, soroak eta landak gutxiago kutsatzen dira produktu horiekin.

Hala ere, zientzialariek zuhurtzia eskatzen dute eta produktu transgeniko berriek merkaturatu aurretik kontrol zorrotzak gainditu ditzatela beti.

Erreferentziak

  1. Transgenesia: bioteknologiaren azken asmakizuna Zientzia.eus (1999)
  2. James, Clive (1996) [http://www.isaaa.org/kc/Publications/pdfs/isaaabriefs/Briefs%201.pdf Global Review of the Field Testing and Commercialization of Transgenic Plants: 1986 to 1995] PDF
  3. La Biotecnología Verde Biotech Magazine (2007)
  4. Elikagai transgenikoak:Eztabaida mahai gainean Zientzia.eus (1999)
  5. Bennett D (May 7, 2006) Our allergies ourselves Boston.com

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Janari transgeniko Aldatu lotura Wikidatan