Edukira joan

Gatzaga (beroketa artifiziala): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Dorla1.jpg|thumb|Leintz-Gatzagako dorla modernoak, gatzaren museoan erabiltzeko eginak.]]
'''Beroketa artifizialeko gatzagak''' izan dira historikoki munduko [[Gatzaga|gatzagen]] artean, eta [[Euskal Herriko gatzagak|Euskal Herrian]] ere, ur gazitik [[Gatz (kimika)|gatza]] lortzeko [[Lurrunketa|lurruntze]] prozesuan [[Su|sua]] erabili dutenak. [[Gatzun|Gatzuna]] ontzietara isuri eta [[Su|sutan]] jarri izan da irakiteko, eta ura lurruntzean, geratzen dena gatza da. [[Klima]] ez bero eta ez bereziki eguzkitsuetako gatzagetako metodoa da hau. Aldiz, klimak eta eguzkiak ahalbidetzen badu, putzu edo aintzietan ura utzita egin daitezke [[Gatzaga (lurruntze naturala)|eguzki lurrunketako gatzagak]].<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Eduardo|abizena=Angulo|izenburua=Gatz arrunta|hizkuntza=eu|data=2022-02-01|url=https://zientziakaiera.eus/2022/02/01/gatz-arrunta/|aldizkaria=Zientzia Kaiera|sartze-data=2024-09-16}}</ref> Euskal Herrian bi motetakoak egon dira, [[Euskal Herriko uren banalerroa|uren banalerroaren]] ipar eta hegoaldera.

15:50, 16 iraila 2024ko berrikusketa

Leintz-Gatzagako dorla modernoak, gatzaren museoan erabiltzeko eginak.

Beroketa artifizialeko gatzagak izan dira historikoki munduko gatzagen artean, eta Euskal Herrian ere, ur gazitik gatza lortzeko lurruntze prozesuan sua erabili dutenak. Gatzuna ontzietara isuri eta sutan jarri izan da irakiteko, eta ura lurruntzean, geratzen dena gatza da. Klima ez bero eta ez bereziki eguzkitsuetako gatzagetako metodoa da hau. Aldiz, klimak eta eguzkiak ahalbidetzen badu, putzu edo aintzietan ura utzita egin daitezke eguzki lurrunketako gatzagak.[1] Euskal Herrian bi motetakoak egon dira, uren banalerroaren ipar eta hegoaldera.

Historia

Gatza erauzteko erabilitako zartaginen lehen adibideak historiaurreko garaietakoak dira, eta zeramikaz eginak zeuden (auget eta briquetage termino frantsesekin ezagutzen dira arkeologian zeramika horiek) [2] [3]. Gatza ustiatzeko aztarna zaharrenen artean, Poaina Slatinei aztarnategi neoloitikoan (Errumanian), k.a. 6050an datatu diren zeramika arrastoak daude, metodo honi dagozkionak.[4]

Ontzietan irakindako gatz esplotazioen adibideak Erromatarren garaikoak eta ondorengoak Europan ugariak dira. Ingalaterran -wich amaierako toponimo gehienek gatzuna lurruntzeko eta gatza sortzeko tokiekin dute zerikusia.[5]

Geroagoko ontziak berunez eta gero burdinaz eginak izan ziren. Metalezkoek badute izena euskaraz, dorlak, Dorletako Gatzagetan zuten erabilpenean ezagunak, Leintz-Gatzagan. Berunetik burdinarako aldaketa gertatu zen erregaia egurra izatetik ikatza izatera pasatutakoan.

Industrializazioaren garaiak balio ekonomikorik gabe utzi dituzte era honetako gatzagak. Mendebaldeko lantegi zaharretan erakustaldietarako gorde dira dorla batzuk. Asiako toki batzuetan badaude instalazio tradizionalak: Shenhai gatzagan (Sichuan, Txina) 2017an burdinazko zortzi dorlatan eguneko bi tona gatz ekoizteko sistema zeukaten [6], eta Bo Kluean Thailandian ere bai, baina kasu hauetan ere erakarpen turistiko antropologiko bat dira nagusiki.[7]

Ikus, halaber

Erreferentziak

  1. Angulo, Eduardo. (2022-02-01). «Gatz arrunta» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  2. Jiménez-Espejo, Francisco J.; López-Sáez, José Antonio; Bulian, Francesca; Valiente, Santiago; Giles, Francisco; Ayarzagüena Sanz, Mariano; Garrido-Pena, Rafael; Gonzalez-Ramón, Antonio et al.. (2024-07-15). «Salt production by ignition during the prehistory in the Iberian Peninsula with special focus on the archaeological site of Espartinas (Ciempozuelos, Spain)» Quaternary Science Reviews 336: 108775.  doi:10.1016/j.quascirev.2024.108775. ISSN 0277-3791. (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  3. Eubanks, Paul N.; Brown, Ian W.. (2015). «Certain Trends in Eastern Woodlands Salt Production Technology» Midcontinental Journal of Archaeology 40 (3): 231–256. ISSN 0146-1109. (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  4. «Antiquity, Project Gallery: Weller & Dumitroaia» web.archive.org 2011-04-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  5. (Ingelesez) «Did you know the word 'salary' has nothing to do with money, and everything to do with salt?» India Today 2017-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  6. «Oldest salt well harnesses 2,000-year-old method in SW China[1- Chinadaily.com.cn»] www.chinadaily.com.cn (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  7. (Thailandieraz) «Bo Kluea "Rock salt in the Mountain"» รุ่งเจริญทราเวล Rungcharoen Travel 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).

Kanpo estekak