Audi A2
Itxura
Audi A2 | |
---|---|
Ekoizlea | Audi |
Marka | Audi |
Segmentua | supermini (en) |
Motorra | gasolinazko motor |
Luzera | 3.826 milimetro |
Zabalera | 1.673 milimetro |
Altuera | 1.553 milimetro |
Audi A2 (Typ 8Z barne izendapena) Audi fabrikatzaile alemaniarraren B segmentuko auto bat da, 1999 eta 2005 urteen artean saldua. Lau eserleku, aurreko motorra eta aurreko trakzioa dutenak. Bere aurkari nagusia Mercedes-Benz Clase A zen.
Historia
1997an Frankfurteko Automobil Erakusketan AI2 izenarekin erakutsitako prototipo batean oinarritu zen A2 modeloa. Aluminioz eginda daude karrozeria eta txasisa, eta, ondorioz, ohikoa baino askoz ere arinagoa da, motor eraginkorrekin batera. Hori dela eta, oso auto merkea izan zen erregaitan. Bostetik lau izar jaso zituen EuroNCAPeko bidaiari helduei egindako talketako babes proban. Ekoitzitako azken A2ak 2005eko abuztuan eraiki zituzten.