Dazia (antzinako eskualdea)
Itxura
Dazia (antzinako eskualdea) | |
---|---|
Mota | antzinako herrialdea, antzinako zibilizazio eta eskualde historiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°42′N 26°30′E / 45.7°N 26.5°E |
- Dazia terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Dazia (argipen)»
Dazia[1] (latinez: Dacia) hego-ekialdeko Europako antzinako eskualdea izan zen, Danubio ibaiaren ezkerraldean kokatutakoa. Egungo Errumaniari dagokio eta herri indoeuroparra bizi zen bertan, greziarrek Getes eta errumaniarrek Daces deitzen dutena. Daziak garrantzi handiko gerrak izan zituen Antzinako Erromaren aurka, Trajanok erabat menderatu zituen arte (101-107). Orduan erromatar probintzia bilakatu zen, Dazia izena atxikiz. Hiriburuak Sarmizegethusa izena zuen (erromatarren Ulpia Trajana). 271. urtetik aurrera Dazia deitutakoak egungo Serbia eta Bulgaria hartzen zituen. Erromatarrek oso eragin sakona izan zuten Dazian, gaur egun bertan erabiltzen den hizkuntzak, errumanierak besteren artean, erakusten duen bezala.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/5/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.