Edukira joan

Inma López Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Inma López Silva

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakInma López Silva
JaiotzaSantiago de Compostela1978ko maiatzaren 3a (46 urte)
Herrialdea Galizia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
galiziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerki-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, itzultzailea eta theatrologist (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inmaculada López Silva (Santiago de Compostela, Coruña, Galizia, 1978ko maiatzaren 3a) galizieraz idazten duen idazlea, itzultzailea, antzerki irakaslea, ikertzailea eta kritikaria da.[1]

Lopez Silvak 18 urterekin irabazi zuen bere lehen literatur saria Neve en abril lanarekin, Gerra Zibilari buruzko eleberria.[2]

Bizitza

Galiziar Filologian lizentziatu zen Santiagode Compostelako Unibertsitatean eta Filologian doktoratu zen unibertsitate berean "Sistema teatral e institucions. O caso galego" izenburuko tesiarekin.

Ibilbidea

Idazlea izateaz gain, antzerki arloko ikertzailea eta kritikaria ere bada.[3] Citania, Grial, Revista Gallega de Teatro eta Primer Acto aldizkarietako ohiko kolaboratzailea da, baita El Correo Gallego egunkarikoa ere. Dornako erredakzio kontseiluko kidea da.

2012an politikara egin zuen jauzi, Compromiso por Galicia alderdiarekin Galiziako Parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu zen, eta 2014an Europako Parlamenturako hauteskundeetara.[2]

2017an, Lumen argitaletxeak Aquellos días en que éramos malas eleberria argitaratu zuen gaztelaniaz.[2]

Galiziako Arte Dramatikoko Goi Eskolako irakaslea da.[4]

Lana

Narrazioa

  • Rosas, corvos e cancións (2000, Galaxiaargitaletxea).
  • Concubinas (2002, Xerais argitaletxea). 2009an gaztelaniara itzulia, Ámbar argitaletxea (Bartzelona).
  • Neve en abril (2005, Galaxia argitaletxa).
  • Non quero ser Doris Day (2006, Biblos Clube argitaletxea).
  • New York, New York (2007, Galaxia argitaletxea). 2008an gaztelaniara itzulia, El Andén argitaletxea (Bartzelona), 200 orrialde, ISBN 9788496929814.
  • Memoria de cidades sen luz (2008, Galaxia argitaletxea). 2010ean gaztelaniara itzulia Memoria de ciudades sin luz izenburuarekin. Ámbar argitaletxea. 240 orrialde. ISBN 978-8492687220.
  • Tinta (2012, Galaxia argitaletxea).
  • Aqueles días en que éramos malas (2016, Galaxia argitaletxea).[1]
  • O libro da filla (2020, Galaxia argitaletxea), 484 orrialde. ISBN 978-8491514381. Batera gaztelaniaz argitaratua Lumen argitaletxean El libro de la hija izenburupean, ISBN 978-8426406477.[1]

Saiakera

  • A recepción do teatro galego contemporáneo (1990-2000) (2003, Santiago de Compostelako Unibertsitatea).
  • Teatro e canonización: a crítica teatral na prensa periódica galega (1990-2000) (2005, Tris Tram).
  • Maternosofía (2014, Galaxia argitaletxea).
  • Resistir no escenario. Cara a unha historia institucional do teatro galego (2016, Universidad de Santiago/Xunta de Galicia).
  • Chámame señora pero trátame como a un señor, Galaxia argitaletxea.[5]

Itzulpenak

Lan kolektiboak

Inma López Silva eta Cristia Sánchez-Andrade, 2022.02.19
  • VI Certamen literario Manuel Lueiro Rey de novela curta 1998 (1999, O Groveko udaletxea).
  • Mini-relatos, (1999, Librería Cartabón).
  • Caso Torneiro: 1898-1975, Narradoras-en (2000, Xerais argitaletxea).
  • Un abrente teatral. As Mostras e o Concurso de Teatro de Ribadavia (2002, Galaxia argitaletxea). Dolores Vilavedrarekin.
  • Carlos Casares: a semente aquecida da palabra (2003, Consello da Cultura Galega).
  • Escrita Contemporánea. Homenaxe a Ánxel Casal (2005, Asociación de Escritores en Lengua Galega).
  • Guerra Civil e Literatura Galega (1936-1939) (2006, Xerais argitaletxea).
  • Poetas e Narradores nas súas voces. II (2006, Consello da Cultura Galega).
  • Letras novas (2008, Asociación de Escritores en Lengua Gallega).
  • 25 anos. Mostra Internacional de Teatro Ribadavia (2009, Difusora). Xosé Luis Méndez Ferrín eta Roberto Pascualekin.
  • Unha cesta de pombas e mazás. Homenaxe a Isaac Díaz Pardo (2013, Academia Real Isaac Díaz Pardo).
  • O libro dos libros (2018, Galaxia argitaletxea), "Unha casa con libros" kontakizunarekin.[6]

Sariak

2012
  • 1996an, Rúa Nova saria eman zioten, Neve en abril lanarekin, Espainiako gerra zibilean girotua.
  • 1998an, 2. saria Modesto R. Figueiredo, Cartas que viñan de alén mar lanarenkin.
  • 1998an, Manuel Lueiro Rey eleberri laburraren saria jaso zuen, Canción de amor india eleberriarekin.
  • 2002an, Xerais saria, Concubinas lanarekin.[1]
  • 2005ean, Manuel Murgia saria, Aqueles que retratan o vento lanarekin.
  • 2006an, La Voz de Galicia egunkariaren VI. eleberri sariko finalista izan zen, Non quero ser Doris Day lanarekin.
  • 2007ko Blanco Amor saria, Memoria de cidades sen luz lanarekin.[1]
  • 2009an, Arcebispo San Clemente sari , Memoria de cidades sen luz lanarekin.
  • 2009an, EFTAko narratiba lan onenaren saria, Memoria de cidades sen luz lanarekin.
  • 2016an, Insua dos Poetas Fundazioaren 'Literatur Sorkuntza' saria.
  • 2017an, Losada Dieguez saria, Aqueles días en que éramos malas lanarekin.

Erreferentziak

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Leer, Redacción Qué. (2020-03-30). «INMA LÓPEZ SILVA. CONFESIONES DE ESCRITOR» Qué Leer (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  2. a b c Vidales, Raquel. (23 de enero de 2017). La escritora de las mujeres malas. ISSN 1134-6582..
  3. DEPARTAMENTO DE DIRECCIÓN ESCÉNICA E DRAMATURGIA. ESADG.
  4. «López Silva, Inmaculada» Escola Superior de Arte Dramática de Galicia (ESADg).[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Tres títulos abren a nova liña de catálogo que se presentará durante o Culturgal» culturagalega.org 15 de noviembre de 2018.
  6. O libro dos libros. .

Kanpo estekak