Edukira joan

Txorko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Zuhaitz baten txorko a, Sardinian.

Txorkoa lurrean egiten den zuloa da, bertan landatutako landarearentzat euri-ura biltzeko edo ureztatzea errazteko. Ereitean egiten diren zuloa ere bada[1], bertan ura bildu eta landarea hazten baita.

Ongarria gehitzeko aukera ere ematen du, sakabanatzea saihestuz. Landa-inguruneetan eta nibelatutako lurretan, forma ohikoena zuhaitzaren enborra inguratzen duen zulo zirkular baten forma hartzen du, ingurua baino maila beheagoan. Lurrezko muino bat ere izan daiteke, ingurua baino gorago, barruan zulo bat duena. Hirugarren formak elementu eta material osagarriak ditu (harri lodiak, lauzak, adreiluak, zurak edo antzekoak) enborra inguratzen duen hesi antzeko bat osatzeko.

Hiri ingurunean

Hiri eta herrietan, oro har zoladura iragazgaitz eta trinkoetan (espaloi, plaza eta kaleetan) landatzen dira zuhaitzak. Horretarako, zolatu gabe uzten den zatia da txorkoa, bertan zuhaitzak hazteko[2]. Hiri-txorkoek oso forma desberdinak har ditzakete: ohikoenak borobilak eta karratuak.

Oro har, udaleko “parke eta lorategi sailak” zaintzen ditu, baina badira auzotarrek landatu eta kudeatuak ere.

Txorko batzuk sakonak izan ohi dira espaloiaren mailarekiko eta arriskutsuak suertatu oinezkoentzat. Beste batzuetan, espaloi estuetan edo jende ugari dagoen lekuetan, txorkoko lurra gehiegi zapaldu daiteke, lurra trinkotuz eta sustraiak itoaraziz. Horregatik, askotan txorkoak babestu egiten dira, bai inguruan hesiak ezarriz bat lurra estaliz. Mota askotako lur estalgarri daude: karratuak, zirkularrak, hormigoizkoak, sareta metalikoak, burdinurtuzkoak, aluminiozkoak... Oro har, inguruko espaloi edo espazioaren maila berean jartzen dira.

Irudiak

Erreferentziak

  1. Txorko Orotariko Euskal Hiztegian, Euskaltzaindia (noiz kontsultatua: 2021-07-30)
  2. Alcorque Arkitektura Hiztegian, EHU (noiz kontsultatua: 2021-07-30)

Ikus, gainera

Kanpo estekak