Edukira joan

Txikipedia:Aisia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aisia zure denbora librean egiten duzuna da; erlaxatu, lasai egon…

Aisia lanarekin zerikusirik ez duten jarduerak egitea da, beti ere, inungo betebeharrik gabe.  Jarduera horien helburua estresa kentzea edo gutxitzea da, eta zure  egunerokotasunetik piska bat urruntzea. Ekintza hau, era askotara egin daiteke.  [1]

Aisialdi Motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aisia mota asko daude, adibidez:  

Neskatoa igerilekuan lasai-lasai bainatzen.
Neskatoa igerilekuan lasai-lasai bainatzen.

Gaur egungo gazteen artean zein dira aisialdi ohikoenak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia denak jarduera digitalak dira. Nagusiena (% 80) Interneten txateatzea eta nabigatzea da, gero lagunekin egotea (% 66), bideojokoetan jokatzea(% 64) eta azkenik kirola egitea (% 49).

Zenbat aldatu da aisia lehendik orainera?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entretenimendua askoz ere frenetikoagoa bihurtu da. Musikak estilo ezberdinak ditu mundu osoko entzuleei atsegin emateko. Filmek efektu bereziekin, zinematografiarekin eta narrazioarekin liluratzen dute jendea. Telebista dibertigarria, garrantzitsua, informatiboa edo zentzugabea izan daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aisia. 2022-08-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  2. hacerfamilia.com. (2014-09-29). «15 actividades familiares para el tiempo libre» www.hacerfamilia.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).