Inurria eta txirrita
Inurria eta txirrita | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Esopo |
Izenburua | Τέττιξ καὶ μύρμηκες eta The Ants and the Grasshopper |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | alegia |
Hizkuntza | antzinako greziera |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Esoporen alegiak |
Argumentu nagusia | Inurria eta txirrita |
Inurria eta txirrita (antzinako grezieraz: Τέττιξ και μύρμηκες) Esoporen alegia ezaguna, gero Jean de La Fontaine edota Félix María Samaniego egileek errepikatua. Bizenta Mogelek Ipui onac liburuan euskaratu zuen, Txindurria eta txirriskia izenarekin.
Iñurria eta Txirrita esfortzua goraipatzen duen alegia da.
Mogelen bertsioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« |
Neguko egunean Txindurriak ateratzen zituen gari ale lurpean gordeak eguzkira, barunbean geiegi ezkoturik usteldu ez zitezen. Ikusi zuen onetan Txirriska soñulariak, ta eskatu zion zer jan. Diotsa Txindurriak: —Nere laztana, zer egin dezu udan negurako jangarria bildu gabe? Ez dakizu nola ni nekatzen naizan mugonez gero goserik ez idukitzeko? Alperra izanda, nai dezu iñoren bizkarretik bizi? Eranzun zion Txirriskiak: —Ez nuen udan astirik izan bear egiteko, ebilli nintzalako erririk erri, bazterrik bazter soñua jotzen. —Ederki —esaten dio Txindurriak— soñuarekin uda zabala olgantzan igaro badezu, igaro egizu negua dantzatzen. Ala berotuko zera; ala kenduko dezu gosea. Zeinbat artzen ote ditu Ipui onek? eta zein ederki erakasten digun Txindurriak iges egiten alperreri! Gosea ill nai dute askok iñoren bizkarretik. Iduki ere bai zer jan nekatu gabe. Argatik Alperrak izango du gosea, Ta soroa zalga txarrez betea. |
» |
Samaniegoren bertsioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Txirrita udaz disfrutatzen ari zen, eguzkiaren berotasunean kantari eta kantari. Bitartean, bere bizilagun inurriak lan eta lan igarotzen zituen egun osoak, janaria bildu eta bildu. Txirritak, barre egiten zion eta horrenbeste lan ez egiteko esaten zion. Inurriak ez zion kasurik egiten eta lan eta lan jarraitzen zuen. Halako batean, negua etorri zen eta neguarekin batera hotz handia egiten hasi zen. Txirrita kanpoan hotzez eta janaria ezin bilduz ari zen bitartean, inurria etxean gooxo-goxo zegoen udan bildutako janaria jaten. Txirritak, inurriari laguntza eskatzea pentsatu zuen eta bere etxera joan zen berotasune ta janari bila. Baina inurriak honako hau erantzun zion:
-Zer egiten ari zinen udan, ni lanean jarduten nuen bitartean? Udaran dantza egiten bazenuen, orain ere, dantza egitera joan. |
» |