Mabel Palacín Lahoz
Mabel Palacín Lahoz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mabel Palacín Lahoz |
Jaiotza | Bartzelona eta Barcelona, 1965 (58/59 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista bisuala eta argazkilaria |
Mabel Palacín Lahoz (Bartzelona, 1965) diziplina anitzeko artista da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artearen Historian eta Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Zineman, Argazkigintzan eta Bideoan espezializatu zen. Era guztietako argazkiak, bideoak eta instalazioak egiteagatik egin da ezagun. Parisko ENSBAn (Arte Ederren Goi Eskola Nazionala) osatu zuen bere prestakuntza.[1]
2011an, Katalunia eta Balear Uharteetako ordezkaria izan zen Veneziako Biurtekoan. Proiektu horren komisario izan zen David G. Torres ere kataluniarra.[2]
Bere lanean, Palacínek pertsonek irudiekin duten harremana eta irudi horiek errealitate mediatizatuarekin duten elkarreragina aztertzen ditu.[3]
Bere proiektuetatik prozesua nabarmentzen da; izan ere, bere lanaren bidez, gure bizitza errealitatearen eta besteen irizpideen artean nola eraikitzen dugun ikustarazteko asmoa du, zentzu metaforikoan.[4] Bere lana nazioartean egon da ikusgai,[5] besteak beste, MACBA, Floridako Salvador Dalí museoan, Municheko Kunstbunker Tumulk, Frankfurteko Lothar Albrecht Galerie, Lisboako Museu Colecçao Berardo eta abar.[1]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen lan nabarmen batzuk:
- Proyecto 180° (2011)[6]
- Una noche sin fin (2006 - 2008)
- La distancia correcta (2002 - 2003)
- Un/Balanced (2001 - 2005)
- Name no one man (1997) [7] Helga de Alvear Arte Garaikidearen Museoan
- En la carretera (Sur l'Autoroute) (1998 - 1999)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «SESIÓN CONTÍNUA (ESP) - Montse Badia» www.montsebadia.net.
- ↑ Alsina, Mercè «Mabel Palacín». Bonart [Girona], núm. 142, agost 2011, p.26-27. ISSN: 1885-4389
- ↑ Clot, M. Mabel Palacín. La distancia correcta. Alacant. Universitat d'Alacant, 2004
- ↑ www.anunzia.com. «Artistas contemporáneos catalanes - MUVACC | Barcelona» www.museoartecontemporaneo.es.
- ↑ Fitxa d'autor a Hamaca videoarte
- ↑ Projecte a la Biennal de Venècia. .
- ↑ «Explora obras» Museo de Arte Contemporáneo Helga de Alvear.