Maldako Punta
Maldako Punta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.012 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′22″N 2°04′15″W / 42.98946°N 2.07097°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Aralegiko lepoa |
Mendikat | Mendikat |
Maldako Punta, Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Akaitz mendiaren iparraldean dago, azken honengandik, Maitzegiko labarrak banatzen duelarik.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Igoerarik argiena Enirioko bordatik igarotzen da. Hona, modu ezberdinetara hel daiteke. Adibidez, Ataunetik, bide batetatik Aralegiko lepotik, edo Zaldibiatik, hain ospetsua den Enirioko galtzadatik, oraindik, ibilbidearen zati askotan, lauzak mantentzen dituena.
Behin Eniriora iritsi ondoren, pixkana-pixkana Maitzegi errekarantz igotzen den bidezidor bat hartu behar da, errekaren adar batean sartzeko Otadiko ubideak okupatzen duena. Iturbeltzeko iturburuaren inguruan, eskuinerantz hartu behar da, Doniturrieta Azpikoa izeneko lepora iristeko, Maldako Punta eskuinetan eta Doniturrieta ezkerretan duela. Hemendik, minutu gutxiren buruan, Maldako Puntaren tontorrera iris daiteke
Inguruko tokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpikota eta Txutxuta bordak daude mendi honen inguruan.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |