Barbara Saavedra
Barbara Saavedra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | Txile |
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzaile ekologista eta biologoa |
Bárbara Saavedra (Valparaíso, Txile, 1967) txiletar biologoa eta ingurumenologoa da. Txileko natur ondarea babestea eta biodibertsitatea zaintzea sustatzen du, hainbat ekimenen bidez.[1]
Giza ongizatea, ingurumena zaintzea..., azken finean, biodibertsitatearen garrantziari buruz kontzientziatzeko egiten du lan guztia, baita kontserbazioaren kudeaketa eraginkorra garatzeko ere.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barbara Saavedra Ekologia eta Biologia Ebolutiboko doktorea da Txileko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean.[3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]90eko hamarkadan, Txileko erdigunea eta produkzio-jardueren ondorioz populazio-dentsitatea gutxitzea ikertu zituen.[4] Saavedraren iritziz, atmosfera hondatu egin dugu, erregai fosilak gas gisa biltegiratu ditugu, gure ingurune naturala zaindu gabe. Gaur egun ditugun bi arazo erabakigarriren ondorioz, planetan bizi diren organismoak galtzea eta klima-aldaketa elkartuta daude; izan ere, naturak harrapatzen du karbonoa eta atmosferatik ateratzen du.[2]
Bárbara Saavedrak biodibertsitateari eta ingurumena zaintzeari buruzko ekimenak sustatzen ditu, bai Berrikuntzarako eta Garapenerako Kontseilu Nazionaleko kide gisa, bai Txileko Kontseilu Nazionaleko kide gisa, bai Ingurumen Ministerioko Kontseilu Aholku-emaileko kide gisa. 2015etik, gainera, Giza Eskubideen Institutu Nazionalaren Kontseilu Aholku-emailekoa da.[5] 2005etik, Txileko Wildlife Conservation Society (WCS) zuzentzen du, eskualdeko espazioen ezagutza eta balorazioa babestuz.[6]
Goldman Sachs-ek 272.000 hektarea eman zizkion WCSri, eta Karukinka parkearen proiektua egin zuten Suaren Lurraldean. Txileko uharte hori gutxien aldatuenetakoa da Karukinka, eta gela eta laborategi natural bihurtu dute. Bertan, zientzialariek baliabideen kontserbazioa eta erabilera jasangarria aztertzen dute, besteak beste, lurreko nahiz itsasoko espezieak, onddoak, fauna, mineralak eta Suaren Lurraldeko zohikaztegien azterketa monitorizatuz.[7][8]
2018an, WCSk lortu zuen Almirantazgo fiordoa, aberastasun endemiko eta produktibitate biologiko handikoa, Erabilera Anitzeko Itsas Eremu Babestu bihurtzea, lehena Suaren Lurraldeko uhartedian.[9]
2021ean, hainbat proposamen biltzen zituen lan kolektibo eta kolaboratibo batetik abiatuta, Una constitución Socioecológica para Chile: Propuestas integredas liburua argitaratu zuen Bárbara Saavedrak, Liliana Galdámez eta Salvador Millaleorekin batera egina.[10][6] Lan horren helburua zen Txileko Konstituzioak nahitaez izan beharko zituzkeen ingurumen- eta ekologia-printzipioak agerian uztea, gizakien eta naturaren arteko antolamendu sozial eta juridikoaren arteko harremana onartuta.[6]
Bárbara Saavedrak dioenez, guztion ongia bermatzeko beharrezkoa da mundu naturala eztabaida politikoan sartzea, eta hauxe esan zuen:
Biodibertsitateari eta eremu babestuei buruzko legerik ez dagoenez, gure herrialdeak... gure eskualdeko beste herrialdeekiko 25 urte atzera egin du (...)
Argitaratutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2021. Ecosistemas de montaña de la cuenca alta del río Mapocho[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bárbara Saavedra, bióloga y doctora en ecología y biología evolutiva» www.pressreader.com.
- ↑ a b «Cambio climático y biodiversidad, entrevista a Bárbara Saavedra.» chile.wcs.org.
- ↑ Jaque, José Miguel. (2020-05-01). «Bárbara Saavedra: “La conservación es uno de los mejores antivirales» La Tercera.
- ↑ BÁRBARA SAAVEDRA | FUNDACIÓN RE. .
- ↑ «Bárbara Saavedra» Espacio Público 2021-05-10.
- ↑ a b c «Directora de Wildlife Conservation pide una Constitución Socioecológica que revierta los 25 años de atraso ambiental en Chile - Universidad de Chile» www.uchile.cl.
- ↑ «Parque Karukinka en Tierra del Fuego, un secreto en el extremo sur del mundo» EL ÁGORA DIARIO 2021-09-10.
- ↑ «Karukinka, la reserva natural del fin del mundo» Expreso.
- ↑ «Mujeres Bacanas | Bárbara Saavedra (1967)» Mujeres Bacanas 2019-04-16.
- ↑ Una Constitución Socioecológica para Chile: Propuestas integradas.. .
- ↑ «Libro: "Ecosistemas de montaña de la cuenca alta del río Mapocho"» capes.