Buruz ikasi
Buruz ikasi esaten zaio batez ere errepikapenaren bidez informazioa memorian finkatze prozesuari. Informazioa memorian finkatzeko hainbat teknika daude, oinarrizkoena errepikapena erabiltzea da.
Erretorikaren oinarrietako bat da memoria.
Mnemoteknia trikimailuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mnemoteknia edo latinez «ars memoriae», «ars memorativa», buruz ikasteko eta gogoratzeko tekniken, sistemen, trikimailuen bilduma da. Azkarrago ikasteko eta hobeto gogoratzeko erabiltzen diren teknikak edo trikimailuak asko dira. Mnemotekniaren oinarria zera da, gogoratzeko zaila[1] den kontu bat errazago gogoratuko den beste zerbaitekin lotu egiten da, horrela memoriari laguntzeko.
Adibidez euskarazko herskariak zeintzuk diren gogoratzeko bodega eta petaka hitzak erabili ohi dira.
Errepikapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buruz ikasi nahi dena behin eta berriro errepikatzea da teknikarik oinarrizkoena.
Akronimoen teknika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitz zerrenda labur bat gogoratzeko hitzen letra gako batzuekin hitz berri bat edo esaldi bat osatu egiten da. Sortutako hitz edo esaldi hori ikasiz hitz zerrenda osoa gogoratuko da.
Irudimenarekin loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudimenezko palazioa ere deitu izan zaio teknika honi[2]. Jauregi edo gaztelu bat irudikatzen da eta geletan gogoratzen lagunduko digun irudi esanguratsu batzuk imajinatzen dira.
Txartelak edo kromoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txartelaren alde batean buruz ikasi nahi dena eta bestean definizioak, azalpenak, deskripzioak, irudiak. Buruz ikasitakoak baztertu eta pixkanaka-pixkanaka gero eta txartel gutxiago ikasteko.
Hitz gakoak edo esanguratsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazioa blokeka antolatzen dugu eta bloke bakoitzari irudi edo hitz bat lotzen diogu. Irudi edo hitz segida hori buruz ikasiz gero, lagungarri.
Informazioa zatitu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazioa multzokatu edo zatitu egiten da[3]. Telefono zenbaki bat, matrikula bat, esaterako, ez dugu bere osotasunean ikasiko. Zenbakiak, letrak, bikoteka, hirukoteka multzokatu eta ikasi ohi ditugu.
Doinuak eta errimak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errazago gogoratzen dugu testu bat doinu bati lotuta eta errimen laguntzari esker. Horrela ikasten zituzten, buruz, Erdi Aroko koblakariek ehunka, milaka bertso. Horrela transmititu dira, besteak beste euskal baladak. Pastoraletako aktoreek ere errazago ikasten dituzte euren testuak doinu eta errimen laguntzaz. Poemak errazago ikasten dira buruz doinua eta guzti.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Bellos, Alex. (2015-03-13). «He ate all the pi : Japanese man memorises π to 111,700 digits» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Juan Villar. «Algunos truquillos más de memorización» mapa (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Juan Villar. «Sencillos trucos de memorización» mapa (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).
Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |