Amiltzu
Itxura
Amiltzu | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 828 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′06″N 2°07′38″W / 42.96821°N 2.12728°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Kaxeta/Urkillaga |
Mendikat | Mendikat |
Amiltzu Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da. Mendilerro hau hegomendebaldetik ixten du. Agauntza labarraren gainean altxatzen da. Gertu dituen Malkorburu, Maltzarreta eta Marumendi bezala, pagadiz josia du tontorra. Honegatik, tontorretik ez dago inongo ikuspegi argirik.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaxetatik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaxetatik P.R. -GI-6 abiatzen da, Lareoko urtegira. Bide hau, Amiltzuren tontorretik gertu amaitzen da. Tontorpean, bidezidorra alde batera utzi, eta, pagadian sartuz, eta igoera laburrean, tontorrera iristen da.
Urkillagatik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urkillagatik, Lareoko urtegira doan bidea hartu behar da eta, Zaldarreta inguruan, non, borda bat dagoen, Kaxetako bidean aipaturiko P.R.a hartu behar da, non bidearekin batzen den. Hegoalderanzko norantza hartuz, tontorrera iristen da.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |