Edukira joan

Mjölnir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mjölnir mailuaren irudia.

Mjölnir (islandieraz Mjölnir, danieraz eta norvegieraz Mjølner, eta suedieraz Mjölner) eskandinaviar mitologian Thor jainkoaren kondairazko mailua da.

Islandiar iturri berantiarren arabera, Mjölnir mailua eskandinaviar mitologiako arma beldurgarrienen artean sailkatzen da. Æsir jaikoen nagusitasunari mehatxu egiten dion edozein garaitzeko erabili zela aipatzen da. Bere sorkuntzaren inguruko kondaira nagusienetako bat Skáldskaparmál delakoa da, honen arabera, Sindri eta Brok ipotxek landu eta Thor jainkoari oparitu zioten, aurretik Loki jainkoak egin zien apustu bati erantzun nahirik.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]