Autonomia (argipena)
Itxura
(«Autonomia» orritik birbideratua)
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: autonomia . |
Autonomia hainbat erabilera dituen kontzeptua da, baina orokorki pertsona edo erakunde batek bere burua gobernatu eta garatzeko ahalmenari deritzo, gobernu eta garapen horretan besteren eragin edo parte hartze mugatuarekin. Autonomiazko jokabideari eta autonomiaz jokatzen duen pertsona edo erakundeari autonomoa dela esaten da. Heteronomia kontzeptuaren aurkakoa da.
Terminoa honako esanahi hauetarako erabiltzen da, besteak beste:
- Psikologia eta filosofian, Autonomia, heteronomia kontzeptuaren aurkakoa;
- mugimendu autonomoa, ezkerretik sortutako mugimendu politiko eta ekintzailea, joera libertario, demokratikoa eta estatuaren aurkakoa duena;
- autonomia erkidego, Espainiako lurralde antolakuntzaren administrazio-unitate bat, gobernu arlo zenbaitetan autonomia duena; adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoa;
- Autonomiako geltokia, Bilboko tren geltokia;
- Autonomia kalea, Bilboko kalea;
- Autonomia kalea, Donostiako kalea;
- Autonomia Operaia, Italiako 1970eko hamarkadako mugimendu ezkertiarra;
- langile autonomoa, bere kabuz lan egiten duena.
|
Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan. |