Real Sporting de Gijón
Ezizena(k) | - | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1905 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | El Molinón estadioa edukiera: 25.885 lagun inaugurazioa: 1908 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Javier Fernández | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Miguel Ángel Ramírez | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 2. maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 5.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Real Sporting de Gijón futbol talde asturiarra da, 1905ean Gijón/Xixón hirian sortutakoa. Real Oviedoren aurkari tradizionalak izan dira historikoki, biak ere asturiarrak baitira. Espainiako lehen mailan denboraldi gehien egin dituen 14. taldea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera eta hasierako urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anselmo Lópezek 1905ean Sporting Gijonés futbol taldea eratu zuen. Ez zen ordea hirian sorturiko lehenengo taldea izan, Gijón Sport Club eta Sportiva Gijonesa aurrekoak baitziren, baina urteek aurrera egin ahala Sporting Gijonés taldeak bakarrik jarraitu zuen lehian. 1912an Alfontso XIII.a Espainiakoak errege titulua eman zion eta 1916an gaur egun duen Real Sporting de Gijón izena hartu zuen.
Berehala kalitatezko taldea bihurtu zen eta 1921ean Manuel Meana kapitainak Espainiako selekzioarekin jokatu zuen Belgikaren aurkako lagunarteko partida. Taldeak profesionalizatzen hasi zirenean Sportingeko izarrek Gijón utzi egin zuten eta beraz lehenengo liga 1928/29koa bigarren mailan hasi zuen. Honetaz gain Frankoren erregimenak atzerriko maileguak debekatzen zituenez izena aldatu behar izan zuen eta 70 hamarkadararte Real Gijón izenaz ezagutu zen taldea.
Lehen mailara igoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen mailan jokatu zuen lehenengo denboraldia 1943/44 izan zen. Ez zen ordea aurreneko talde asturiarra izan, Real Oviedo aurreratu baitzitzaion. Lau denboraldi egin zituen bertan. 1951ean berriz igotzea lortu zuen, bigarren mailan 100 gol sartu ondoren. Kirol maila baino gehiago diru arazoengatik taldeak ez zuen egonkortasunik izan lehen mailan eta 70. hamarkadararte sarritan jeitsi eta igo zen.
Urrezko Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]70. hamarkadan Mareo futbol eskola sortu zuen eta harrobiko jokalariei (Cundi, Castro, Quini) Asturiasko beste talde batzuetakoak (Maceda) gehituz talde indartsua osatzea lortu zuen. Emaitza bikainak izan zituen titulurik irabazi ez arren. Hala nola 1978/79ko ligan bigarren postua eskuratu zuen eta 1981 eta 1982ko Kopatan finala jokatzea lortu zuen.
Bartzelonak Quini eta Real Madrilek Maceda fitxatu zituen eta taldearen indarra nabarmen jeisten hasi zen. Belaunaldi berriarekin (Luis Enrique, Abelardo, Ablanedo) lortu zuen lehen mailan egonkortzea baina ez zuen berriz aurreko indarrik izan. 21 urte lehen mailan jarraian egin ondoren 1998an jeitsiera etorri zen.
XXI mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maila galtzeak diru arazo handiak ekarri zituen berarekin. Honek noski kirol mailan ere eragin zuen eta David Villa bezalako jokalari onak saldu beharrean aurkitu zen klubak iraungo bazuen. Hamarkada bat egin zuen taldeak bigarren mailan eta 2007-08 urtean Manolo Preciadoren eskutik berriz ere igotzea lortu zuen.
2011-12 denboraldirarte lehen mailan izan zen baina emaitza txarrak zirela eta Manolo Preciado bota eta Javier Clemente hartu zuten. Hala ere ezin izan zuen jaitsiera sahiestu. Hiru denboraldi egin zituen bigarren mailan eta 2015ean bigarren postuan bukatu eta lortu zuen lehen mailara itzultzea. 2015-16 denboraldian azken jardunaldian lortu zuen mantentzea etxean Villarreali irabaziz baina hurrengo urtean maila galdu du.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marra zuri-gorriak ditu, Xixongo hiriaren bandera horrelakoa baita, eta praka urdinak, itsasoaren oroigarri. Hasiera hasieratik izan ditu kolore hauek, horrela beraz, elastiko zuri-gorria denbora gehien daraman futbol talde espainiarra da.
Historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023-24 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 42
- Denboraldiak 2. mailan: 51
- Denboraldiak 2. B mailan: 0
- Denboraldiak 3. mailan: 0
- Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (1978-79)
- Garaipenik zabalena: Sporting 7 - Osasuna 1 ([1993-94); Sporting 6 - Real Oviedo 0 (1944-45).
- Porrotik handiena: FC Barcelona 9 - Sporting 0 (1951-52); Athletic 9 - Sporting 0 (1958-59).
- Partida gehien jokatutakoak: Joaquín (479), Jiménez (420), Ablanedo (399).
- Europan parte hartzeak: 6 aldiz UEFA Kopan.
Azken urteetako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | # | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|---|
2004-05 | 2 | Bigarren maila | 11.a | 1/64 |
2005-06 | 2 | Bigarren maila | 9.a | 1. itzulia |
2006-07 | 2 | Bigarren maila | 13.a | 2. itzulia |
2007-08 | 2 | Bigarren maila | 3.a | 2. itzulia |
2008-09 | 1 | Lehen maila | 14.a | 1/4 |
2009-10 | 1 | Lehen maila | 15.a | 1/32 |
2010-11 | 1 | Lehen maila | 10.a | 1/32 |
2011-12 | 1 | Lehen maila | 19.a | 1/32 |
2012-13 | 2 | Bigarren maila | 10.a | 1/32 |
2013-14 | 2 | Bigarren maila | 5.a | 2. itzulia |
2014-15 | 2 | Bigarren maila | 2.a | 2. itzulia |
2015-16 | 1 | Lehen maila | 17.a | 1/32 |
2016-17 | 1 | Lehen maila | 18.a | 1/8 |
2017-18 | 2 | Bigarren maila | 4.a | 3. itzulia |
2018-19 | 2 | Bigarren maila | 9.a | 1/8 |
2019-20 | 2 | Bigarren maila | 13.a | 1. itzulia |
2020-21 | 2 | Bigarren maila | 7.a | 1/16 |
2021-22 | 2 | Bigarren maila | 17.a | 1/8 |
2022-23 | 2 | Bigarren maila | 17.a | 1/8 |
2023-24 | 2 | Bigarren maila | 5.a | 2. itzulia |
Irabazitako txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako txapelketak: 5
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehen Maila (0):
Bigarren 1978/79 denboraldian
- Errege Kopa (0):
finalista 1981 eta 1982an
- Bigarren Maila (5):
1943/44, 1950/51, 1956/57, 1969/70 eta 1976/77
Asturiasko txapelketak: 13
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Asturiasko txapelketa (13):
1917, 1918, 1919, 1920, 1921, 1922, 1923, 1924, 1926, 1927, 1930, 1931 eta 1940
Lagunartekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984
Jokalari ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enrique Castro "Quini" (1949-), aurrelaria.
- Juan Carlos Ablanedo (1963-), atezaina.
- Eloy Olaya (1965-), aurrelaria.
- Javier Manjarin (1969-), aurrelaria.
- Abelardo Fernández Antuña (1970-), atzelaria.
- David Villa (1981-), aurrelaria.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Sportingen webgune ofiziala
2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak | |
---|---|
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza |