Edukira joan

Zirkuitu digital

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirkuitu Digital» orritik birbideratua)

Elektronika digitalean, zirkuituak logika konbinazionalaren ekuazio sinpleaz osatuta daude eta ekuazio hauek, Booleren aljebraren prozesuak dira.

Zirkuitu konbinazionalen artean, garrantzitsuenak:

  • Logikoak
  • Parekotasun sorgailua edo detektagailua
  • Hautagailua eta kontrako hautagailua
  • Kodetzailea eta Dekodeatzailea
  • Kode aldatzailea.
  • Konparatzailea
  • Aritmetikoak
  • Batutzailea
  • Aritmetikoak eta logikoak
  • Unitate aritmetiko logikoa

Zirkuitu hauek ate logikoak elkarrekin lotuz sortzen dira.

Sistema elektroniko digitalak ate logikoz egindako zirkuitu digitalez osatuta daude. Zirkuitu digitalaren funtzionamenduaren arabera, bi zirkuitu mota daude: konbinazionalak eta sekuentzialak.

  • Konbinazionala: irteeraren balioa, edozein unetan, sarrerek une horretan duten balioen menpekoa da soilik.
  • Sekuentziala: Irteeraren balioa, edozein unetan, sarrerek une horretan duten balioen menpe eta aurreko uneetan gertatutakoaren menpe dago. Beraz, sarreren balio berdinen aurrean, irteerak balio ezberdina izan dezakete.