Edukira joan

1922-1923ko Lausanako Konferentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1922-1923ko Lausanako Konferentzia
Irudia
Motabiltzar
Denbora-tarte1922ko azaroaren 20a - 1923ko uztailaren 24a
KokalekuLausana
HerrialdeaSuitza
Honen ondorioaLausanako Hitzarmena

Lausanako Konferentzia Lausanan (Suitza) egin zen 1922 eta 1923 artean. Haren helburua Sèvresko Itunaren ordezko itun bat negoziatzea zen, Turkiak jada onartzen ez zuena, Mustafa Kemal Atatürken gobernu berriaren pean[1].

Konferentzia 1922ko azaroan inauguratu zen, Britainia Handiko, Frantziako, Italiako eta Turkiako ordezkariekin. Turkiako Batzar Nazional Handiak Ismet Inönü, Rγza Nur eta Chaim Nahum errabinoa hautatu zituen ordezkari gisa. Lord Curzon, Britainia Handiko Kanpo Harremanetarako idazkaria, izan zen konferentziaren koordinatzailea eta pertsonarik eraginkorrena[2]. Frantziak eta Italiak uste zuten Chanakeko krisiak kalte itzulezinak eragin zizkiola britainiar prestigioari Turkian, baina harritu egin ziren hala gertatu ez zela ikustean. Tropa britainiarrek beren posizioei eutsi zieten Chanaken, baina frantsesei erretiratzeko agindu zitzaien.

Hamaika aste iraun zuen konferentziak. Italiako Benito Mussoliniren eta Frantziako Raymond Poincaréren hitzaldiak entzun ziren bertan. Konferentziako lanetan Ismet Pasharen diplomazia tematia nabarmendu zen. Hein batean gorra izanda ere, Curzonek jarrera turkiarra salatuz hitzaldi luzeak egiten zituenean bakarrik itzaltzen zuen bere audifonoa. Curzonek amaitu ondoren, Ismet Pashak bere jatorrizko eskariei heltzen zien, eta Curzonen salaketez ahaztu zen[3].

Amaieran, Turkiak onartu zituen klausula politikoak eta "itsasarteen askatasuna", Britainia Handiaren kezka nagusia. Mosulen estatusaren auzia atzeratu egin zen, Curzanek uko egin baitzion hori Iraken parte zenaren ideiari. Frantziako ordezkaritzak ez zituen lortu bere helbuak. 1923ko urtarrilaren 30ean deklarazio bat eman zuen, non adierazten baitzuen ez zuela uste itun-proiektua eztabaida-oinarri bat besterik ez zela. Beraz, turkiarrek ez zuten ituna sinatu nahi izan. 1923ko otsailaren 4an, Curzanek azken deia egin zion Ismet Pashari, sina zezan, eta, uko egin zionean, Curzonek negoziazioak eten eta Orient Expressen utzi zuen gau hura[4].

Lausanako Ituna, azkenik, 1923ko uztailaren 24an sinatu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hanioğlu, M. Şükrü. (2008). A Brief History of the Late Ottoman Empire. Princeton University Press ISBN 978-0-691-14617-1. (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  2. (Ingelesez) Goldstein, Erik. (2003-06). «The British official mind and the Lausanne conference, 1922-23» Diplomacy & Statecraft 14 (2): 185–206.  doi:10.1080/09592290412331308861. ISSN 0959-2296. (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  3. Cleveland, William L.. (2004). A history of the modern Middle East. Boulder, Colo. : Westview Press ISBN 978-0-8133-4048-7. (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  4. Ali, Othman. (1997). «The Kurds and the Lausanne Peace Negotiations, 1922-23» Middle Eastern Studies 33 (3): 521–534. ISSN 0026-3206. (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]