Afroze-Numa
Afroze-Numa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pakistan, |
Herrialdea | Pakistan |
Jarduerak | |
Jarduerak | artzaina |
Jasotako sariak | ikusi
|
Afroze-Numa pakistandar artzaina da, 2023ko BBCren 100 Emakumeetako bat. Ahuntzak, jakak eta ardiak zaintzen ditu eta wakhi herriko azken artzainetako bat da. Hiru hamarkada inguru daramatza lan horretan[1].
Pakistango Shimshal haranean, desagertzen ari den mendeetako ohitura baten parte da Numa. Amak eta amonek irakatsi zioten animaliak zaintzen. Urtero, berak eta beste artzainak itsas mailatik 4.800 metroko larreetara joaten dira, non animaliak elikatzen dituzte eta merkataritzarako esnekiak ekoizten dituzte. Haien diru-sarrerek herriari oparotasuna eta seme-alabei hezkuntza emateko aukera ematen dizkiete[2]. Diru-sarrerari esker, Afroze-Numa da oinetakoak erosi dituen lehen pertsona bere ibarrean[1].
2023ko azaroan, BBCk Afroze-Numari «azken wakhi artzainetako bat» deitu zion eta 100 Emakumeen zerrendan sartu zuen[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Pakistani shepherdess, midwife make it on BBC 100 Women 2023 list» Arab News 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- ↑ (Ingelesez) «Wakhi Shepherdess Afroze-Numa, Karachi Midwife Neha Mankani Make It To BBC's 100 Women 2023» The Friday Times 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- ↑ (Ingelesez) «Afroze-Numa, Neha Mankani: Two Pakistani women shine among BBC's 100 inspiring women of 2023» The Express Tribune 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Pakistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |