Akira (filma)
Akira 1988ko Katsuhiro Otomo japoniar zinema zuzendari eta gidoigilearen animaziozko filma da. Otomo berak marraztutako izenburu bereko Akira mangan oinarritua dago. Mitsuo Iwata, Nozomu Sasaki, Mami Koyama, Taro Ishida, Mizuho Suzuki eta Tetsusho Genda ahots aktoreek bikoiztu zuten.
Filma komikiko argumentutik asko aldentzen da; batetik, istorio osoa film bakarrean sartzeko beharragatik, eta, bestetik, filma komikiaren argitalpenak amaitu baino lehenago egin zelako (komikiaren azken alea 1990ean argitaratu zen). Komikiko istorioa askoz luzeagoa eta sakonagoa da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019. urtea. Neo Tokyo Hirugarren Mundu Gerran suntsitutako antzinako japoniar hiriburuaren hondakinen gainean eraikitako hiria da. Japonia kolapsora iristekotan dagoen herrialdea da, krisi politiko etengabeak pairatzen baititu. Zientzialari talde batek, Japoniar Armadaren aginduz, botere psikikoak gara ditzaketen pertsonak topatzeko esperimentu batean lanean dabiltza: botere psikiko horri "erabateko boterea" deitzen diote. Istorioko protagonista Kaneda izeneko gaztea da, motozale talde bateko buruzagia. Beste motozale talde batekin duten borrokaldi batean, haren lagunik onena den Tetsuok istripu larri bat jasan eta instalazio militar batera eramango dute. Bertan, zientzialariak erabateko boterearen jabea dela ohartuko dira. Baina Tetsuo ez da zientzialarien esperimentugaia izatera mugatuko, eta lasterrera munduak inoiz ikusi duen mehatxu handiena bilakatuko da.
Bikoiztaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaiak | Japonierazko bikoiztaileak (1988) |
---|---|
Shōtarō Kaneda | Mitsuo Iwata |
Tetsuo Shima | Nozomu Sasaki |
Kei (Kay) | Mami Koyama |
Koronela | Tarō Ishida |
Ōnishi doktorea | Mizuho Suzuki |
Ryūsaku (Roy) | Tesshō Genda |
Kiyoko (5. zbk.) | Sachie Itō |
Takashi (26. zbk.) | Tatsuhiko Nakamura |
Masaru (27. zbk.) | Kazuhiro Kandō |
Kaori | Yuriko Fuchizaki |
Yamagata (Yama) | Masaaki Ōkura |
Kai | Takeshi Kusao |
Nezu | Hiroshi Ōtake |
Miyako | Kōichi Kitamura |
Inspektorea | Michihiro Ikemizu |
Eiichi Watanabe | Tarō Arakawa |
Mitsuru Kuwata | Yukimasa Kishino |
Yūji Takeyama | Masato Hirano |
Army | Kazumi Tanaka |
Harukiya Bartender | Yōsuke Akimoto |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Akira filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Akira filmaren webgunea (Ingelesez)
- 1988ko filmak
- Katsuhiro Ōtomok zuzendutako filmak
- Katsuhiro Ōtomok idatzitako filmak
- Kodanshak ekoitzitako filmak
- Tohok ekoitzitako filmak
- Japoniako filmak
- Anime filmak
- Filma post-apokaliptikoak
- Zientzia-fikziozko filmak
- Ekintza filmak
- Hirugarren Mundu Gerrari buruzko filmak
- Motorrei buruzko filmak
- Telekinesiari buruzko filmak
- Etorkizunean girotutako filmak
- Japonierazko filmak
- Tokion girotutako filmak
- 2019an girotutako filmak