Aleksandr Deineka
Itxura
Aleksandr Aleksandrovitx Deineka (errusieraz: Алекса́ндр Алекса́ндрович Дейне́ка; Kursk, 1899ko maiatzaren 20a - Mosku, 1969ko ekainaren 12a) sobietar margolari, artista grafiko eta eskultorea izan zen.
Kharkiveko Arte Ikastetxean ikasi zuen eta OST eta Oktyabr taldeen sortzaileetako bat izan zen. Bere margolan eta marrazkiek genero-eszenak, laneko gaiak eta kirolak irudikatzen dituzte. Lan monumentalak ere margotu zituen, hala nola, Petrogradoren defentsa (1924) eta Sevastopolgo gudua (1942). Mosaikoekin apaindu zuen Moskuko metroko Majakovskaja geltokia. Errealismo sozialista estiloaren margolari nagusietako bat izan zen.