Alkino
Alkinoak hidrokarburo alifatikoak dira, karbono atomo biren artean gutxienez lotura hirukoitz bat (-C≡C-) dutenak. Bere formula orokorra CnH2n-2 da.[1]
Azetilenoa (C2H2) da alkinorik sinpleena. Horren ondorioz alkinoen multzoari ere azitileno esaten zaie, adibidez, propinoari metilazetileno esaten zaio.
Alkinoak ez dira soiik produktu sintetikoak landare eta onddo askotan aurki daitezke naturan, etsenplurako Ichthyothere, Chrysanthemum, Cicuta eta Oenanthe generoko landareetan[2].
Isomerismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau edo karbono-atomoa baino gehiago dituzten alkinoek isomeria dagerte, lotura hirukoitza posizio desberdinetan egon daitekeelako edo karbono-atomoak katea nagusiaren ordezkatzaile gisa egon daitezkeelako. Halaber, alkino ez diren beste isomero batzuk ere posible dira.
- C2H2: azetilenoak isomerorik ez
- C3H4: propinoak isomerorik ez
- C4H6: 3 isomero: 1-butinoa, 2-butinoa eta 1,3-butadienoa (CH2=CH-CH=CH2)
- C5H8: 3 isomero: 1-pentInoa, 2-pentinoa, eta 3-metilbutinoa
- C6H10: 7 isomero: 1-hexinoa, 2-hexinoa, 3-hexinoa, 4-metil-1-pentinoa, 4-metil-2-pentinoa, 3-metil-1-pentinoa, 3,3-dimetil-1-butinoa.
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkinoek hainbat erreakzio-mota paira ditzakete[3][4].
Hidrogenazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hidrogenazioa partziala edo osoa izan daiteke erreakzio-baldintzen eta usatutako katalizatzailearen menpe dagoelarik.
Halogenazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkinoak erraz halogenatzen dira halogenoen edo haluroen bidez.
Hidratazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkinoak hidratatzean aldehidoak edo zetonak sintetizatzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
- ↑ (Ingelesez) Shi Shun, Annabelle L. K.; Tykwinski, Rik R.. (2006-02-06). «Synthesis of Naturally Occurring Polyynes» Angewandte Chemie International Edition 45 (7): 1034–1057. doi: . ISSN 1433-7851. (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
- ↑ Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar Nestor Etxebarria & Martinez de Marigorta, Edorta. (1996). Kimika orokorra. UEU, 671 or. ISBN 84-86967-71-6..
- ↑ Iturbe, Jazinto. (1979). Kimika orokorra II. UEU, 179- 182 or..
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |