Amalia Torrijos
Amalia Torrijos | |||
---|---|---|---|
1933 - 1933 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Amalia Torrijos Rodríguez | ||
Jaiotza | 1911 | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | ezezaguna (112/113 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | irakaslea eta politikaria |
Amalia Torrijos Rodríguez maistra espainiarra izan zen, 1933an Coripeko (Sevilla) alkate izendatua, eta Bigarren Errepublikako Espainian kargu hori bete zuen emakume bakarra.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Torrijosek Hezkuntza Zientzietako Diplomatura ikasi zuen. Sevillako Coripe herrira bidali zuten maistra nazional gisa, herrian eragin handia izan zuen herritarren bizitzan. Herrian lan egin zuen, eta biztanle guztiek oso aintzat hartu zuten. 22 urte zituenean, Bigarren Errepublikan, herriko alkate izatea eskaini zioten, Espainian emakumeentzako botoa onartu eta urtebetera. Bigarren Errepublikan postu hori betetzen lehena eta bakarra izan zen.[1][2] Andaluziako bigarren alkatea izan zen, 1925ean Primo de Riveraren diktaduran izendatutako Petra Montororen ondoren, eta Espainiako laugarrena.[3]
Herritarren konfiantza izan zuen, irakasle jakintsua eta izaera onekoa zelako. Bere kargua irakasle lanarekin bateratu zuen. Ez dakigu noiz utzi zuen kargua Udalaren dokumentazioa Gerra Zibilean suntsitu zelako. Armadan jarraitu ez zuen bando frankistako sarjentu batekin ezkondu zen. Torresek ez zuen berriro irakatsi. Bikotea Andaluziako hiriburuan kokatu zen, janari-denda bateko buru izan zen eta ez zien inoiz bere iraganaz hitz egin ondorengoei, harik eta demokrazia Espainiara iritsi zen arte, lau hamarkadako diktaduraren ondoren.[3][4]
Legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren ondorengoak amaren memoria eta ondarea berreskuratzeko lanean ari dira. Frankismoan, errepublikanoa eta emakumeari izateagatik ezkutatuak.
Kale bat du Coripen, Amalia Torrijos Anderea kalea, eta beste bat Sevillan, Amalia Torrijos kalea.[5][6]
Coripen; Prestakuntza Zentroak ere haren izena darama, Udalaren jabegoa den Amalia Torrijos Lokala ere badago, baita Amalia Torrijos Emakumeen Elkartea ere.[7]
2018an, Canal Sur, Andaluziako irrati telebista publikoak, bere ondarea aldarrikatu zuen "Mujeres andaluzas ejemplares" saioan.[8]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rodríguez, Rafael: Diputatuak. Andaluziako Parlamentua, Sevilla, 2011.
- Rodríguez Pérez, Isabel María (koord.): Andaluziako kultura, Punta a Cabo. MAD-Eduforma, 2002. 262. or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Otras notas gráficas. La señorita Amalia Torrijos, maestra nacional de Coripe, ha sido recientemente nombrada alcaldesa. 24 de junio de 1933, 39 or..
- ↑ La alcaldesa más joven de España tomó ayer posesión de su cargo. 29 de enero de 2002, 43 or..
- ↑ a b «Las políticas andaluzas hacen historia» Diario Sur 17 de abril de 2011.
- ↑ Sevilla, Diario de. (2 de febrero de 2012). «Las tres calles de Torrijos en Sevilla» Diario de Sevilla.
- ↑ «La calle de la primera alcaldesa» vLex.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «ABC SEVILLA 25-04-2008 página 17 - Archivo ABC» abc 4 de septiembre de 2019.
- ↑ «ASOCIACIÓN DE MUJERES AMALIA TORRIJOS» Ayuntamiento de Coripe.
- ↑ «Recordamos a Amalia Torrijos, la primera mujer alcaldesa de España» www.canalsur.es.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amalia Torrijos Sevillapedian, Wikandaren barruan.