America Valenzuela
America Valenzuela | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa lizentzia : kimika CEU San Pablo Unibertsitatea master : kazetaritza |
Hezkuntza-maila | lizentzia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzia kazetaria eta kazetaria |
Jasotako sariak | |
América Jimena Valenzuela (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1977) madrildar zientzia-kazetaria eta zientzia-dibulgatzailea da, eta Kimika Zientzietan lizentziaduna.[1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irratian, telebistan, prentsan eta webgunean lan egiten duen kazetari zientifikoa da.
Hiru urtez, Canal 24 horas kateko La noche en 24 horas saioko kidea izan zen, egunekotasun zientifikoko gaiak komentatuz. Erreportaria izan zen La 1 kateko naturari buruzko Aquí la Tierra saioan. Erreportajeak egiteaz gain, zientzia-dibulgazioko eta entretenimenduko Quo aldizkarirako Cóctel de Ciencias blogean idazten du.[3] 2016. urtean El Mundo egunkariko Papel gehigarrian eta Infolibre-n iritzi-zutabeak idatzi zituen.
2004tik 2015era, RNEko Radio 5 irratian Ciencia al Cubo saioaren burua izan zen.[4] La 2 kateko umorezko eta zientziazko Orbita Laika[5] late night-ean eta Cámara Abierta 2.0 saioan parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan zientzia eta osasunari buruzko lankidetzak egin ditu, besteak beste, Las Mañanas de RNE, El Correo egunkarian eta El Mundo egunkariko desagertuta dagoen Eureka gehigarrian. 2017ra arte El Independiente egunkarian idatzi zuen.[6]
2010ean Ciencia al cubo liburua argitaratu zuen Planeta Taldearen 'Temas de Hoy' argitaletxearekin. RNEren Radio 5 espazioko kapitulu batzuk biltzen ditu.
2017an, Movistar pluseko Cero katean Dame Veneno, eta Risto Mejiderekin Telecinco katean All you need is love ... o no telebista-saioetan parte hartu zuen.
2018-2020 bitartean, zientzia zabaldu zuen Onda Ceron, Por fin no es lunes saioan, Jaime Cantizanok aurkeztua.
Komunikazio Zientifikoaren Espainiako Elkarteko kidea izan zen 2017ra arte.[7]
2024an ‘La vida secreta de tu alcachofa de ducha’ argitaratu zuen. Liburu horretan, gure etxeetan objektu eta etxetresna elektrikoen jatorria kontatzen du.[8]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Valenzuela, America (2010) Ciencia al Cubo. Gaurko gaiak. Hainbeste jakiteagatik. 320 orrialde ISBN 978-84-8460-858-5
- 2024an ‘La vida secreta de tu alcachofa de ducha’. [8]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Komunikazio Zientifikoaren FECYT saria.[9]
- Bioteknologiaren Komunikazio eta Dibulgazioko ASEBIO/GENOMA ESPAÑA saria. Espainiako Telebista Zientzien eta Arteen Akademiako Concha García Campoy kazetaritza-saria.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ciencia en redes
- ↑ academiatv. .
- ↑ Ciencia en Redes
- ↑ «Ciencia al cubo dice adiós después de 10 años en RNE por falta de presupuesto» LA ALDEA IRREDUCTIBLE 27 de agosto de 2015.
- ↑ rtve
- ↑ El Independiente
- ↑ Asociación Española de Comunicación Científica
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Entrevista a América Valenzuela, autora de ‘La vida secreta de tu alcachofa de ducha’» www.webconsultas.com 2024-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
- ↑ FECYT otorga los premios del II Certamen FECYT de Comunicación Científica 2012. .
- ↑ Copia archivada. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artículos en El Independiente
- Programa de radio Ciencia al Cubo
- Cóctel de Ciencias. Quo, Bloga.
- El porqué de la ciencia. RTVE, Berriak.
- Fernández Recuero, Ángel L. «América Valenzuela: “La ciencia española tiene más visibilidad que nunca”». Jot Down, Zientzia, elkarrizketak.
- Arribas, Rubén «América Valenzuela. Divulgar Ciencia (y tecnología)». El Duende, Duendemad.
- América Valenzuela en infolibre