Amerikako espainiar kolonizazioa
Amerikako espainiar kolonizazioa Espainiar Inperioak mendebaldeko hemisferioan izandako esplorazio, konkista, okupazio eta aginte politikoa izan zen. Espainiar conquistadorrek hasi eta erregeek bidalitako funtzionario eta misiliolariek prozesua sendotu zuten. 1492 eta 1898 artean iraun zuen hedapen kolonial honen helburu nagusiak etekin ekonomikoak ateratzea eta amerindiarren artean kristautasuna zabaltzea ziren[1].
1492an Kristobal Kolon lehendabizikoz heldu zenetik, Inperioa egungo Erdialdeko Amerikan, Karibeko uharteetan, Mexikon, Ipar Amerikako eskualde askotan eta mendebaldeko Hego Amerikan hedatu zen.[2][3] XIX. mendearen hasieran, bertoko matxinada iraultzaileek Amerikako espainiar kolonien gehienen independentzia lortu zuten, Kuba eta Puerto Rico izan ezik. Hauek 1898ko Espainiar-amerikar gerraren ondorioz galdu arren, espainiar eragin kulturalak kontinente osoan dirau.
Lurraldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainia Berriko erregeordetza: egungo Mexiko eta Estatu Batuetako Kalifornia, Mexiko Berria, Arizona, Texas, Nevada, Florida, Utah eta Colorado, Wyoming, Kansas eta Oklahomako eskualde batzuk. Hauek 1848ra arte Mexikokoak ziren Mexikar-estatubatuar gerrara arte.
- Guatemalako kapitaintza nagusia: egungo Guatemala, El Salvador, Nikaragua, Honduras, Costa Rica eta Mexikoko Chiapas estatua barnean zituena. 1821ean independentzia aldarrikatu ondoren, Lehen Mexikar Inperioa (Chiapas izan ezik) osatu zuen 1823an erabateko independentzia lortu arte.
- Luisiana: Frantziak emana, 1762 eta 1801 artean espainiarra izan zen. Egungo Luisiana, Arkansas, Oklahoma, Kansas, Nebraska, Hego Dakota, Ipar Dakota, Wyoming, Montana, Idaho, Minnesota, Missouri eta Iowa zituen barnean.
- Granada Berriko erregeordetza: egungo Panama, Kolonbia eta Ekuador zituen barnean.
- Venezuelako kapitaintza nagusia: egungo Venezuelan kokatuta.
- Peruko erregeordetza: egungo Peru eta Bolivia, Ekuador, Kolonbia, Txile eta Brasilgo eskualde batzuk barnean zituena.
- Río de la Platako erregeordetza: egungo Argentina (ekialdeko Patagonia izan ezik), Paraguai, Uruguai eta Boliviako eskualde batzuk zituena.
- Txileko kapitaintza nagusia: egungo Txile (batzuen ustez ekialdeko Patagonia ere) barnean zituena.
- Uhartetar lurraldeak: egungo Kuba, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Bahamak (1670ra arte), Antigua eta Barbuda (1493 eta 1632 artean), Trinidad eta Tobago, Grenada (1498 eta 1674 artean), Jamaika (1655era arte), Saint Kitts eta Nevis, Dominika (1493 eta 1783 artean), Barbados (1518 eta 1624 artean), Santa Luzia (1504 eta 1654 artean), Malvinak (1810era arte).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ David A. Brading, The First America: The Spanish Monarchy, Creole Patriots, and the Liberal State, I492-1867 Cambridge: Cambridge University Press, 1993
- ↑ http://cvc.cervantes.es/obref/aih/pdf/03/aih_03_1_013.pdf Instituto Cervantes
- ↑ https://web.archive.org/web/20140903163707/http://www.padi.cat:8080/wayback/20080512023025/www.histocat.cat/pdf/catalans_al_canada.pdf Fundació d'Estudis Històrics de Catalunya
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |