André Kertész
André Kertész | |
---|---|
(1982) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andor Kertész |
Jaiotza | Budapest, 1894ko uztailaren 2a |
Herrialdea | Hungariako Erresuma Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1985eko irailaren 28a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, idazlea, fotokazetaria, kazetaria eta photo artist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
André Kertész, Kertész Andor jaioa, (Budapest, 1894ko uztailaren 2a - New York, 1985eko irailaren 28a) hungariar argazkilaria izan zen. Argazkilaritza modernoaren ordezkari garrantzitsuenetako bat izan da. Merkataritza ikasketak egin zituen, eta Budapesteko Burtsan lan egin zuen. Lehen soldatarekin argazki-makina erosi zuen, eta zeregin horretara jarri zen. Bere argazkietan denetarik ikus daiteke: kaleko irudiak, herrixketako bizimodua, haurrak, animaliak, paisaiak... eguneroko irudi arruntak. 1925ean Parisera joan zen, eta han egin zuen lanik oparoena. Lehen argazki-erakusketa 1927an egin zuen Parisen. Vu argazki-aldizkariko lankide garrantzitsuenetako bat izan zen. Berari eskainia izan zen Georges Pompidou eraikineko lehen argazki-erakusketa. 1944an Estatu Batuetako hiritartasuna lortu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Kertész |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.