Edukira joan

Andrea Hinwood

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrea Hinwood
Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaEdith Cowan University (en) Itzuli
Monash University (en) Itzuli Doktoretza
Jarduerak
Jarduerakingurumen zientzialaria
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Ingurumen Programa
Edith Cowan University (en) Itzuli
Environment Protection Authority Victoria (en) Itzuli  (2017 -  2021)

Andrea Hinwood ingurumen zientzialaria da, zehazki ingurumenak giza osasunean duen eraginean aditua.

Monash Unibertsitatean, Melbournen (Australia), egin zuen doktoretza eta lan ibilbidean talde tekniko eta zientifikoetako gidari, gobernu-aholkulari eta hainbat erakundetako kide izan da.

Hinwood doktoreak planteatzen duen gai nagusietako bat ikerketarako Sarbide Irekiarena da (Open Access ingelesez). Izan ere, bere ustez, "herrialde txiroagoek askoz ere Sarbide Ireki gehiago izan behar dute ikerketarako, askotan klima-aldaketaren eragina jasateko aukera handiagoa dutelako eta, beraz, ondorioak mugatzen saiatzeko azken teknologia edo beste irtenbide batzuk behar dituztelako"[1].

Andrea Hindwooden ibilbide profesionalak barne hartu du, batetik, gobernuari aholkularitza estrategikoa ematea ingurumenarekin lotutako hainbat gairi buruz: ozonoa agortzen duten substantziak, airearen kalitatea, biodibertsitatearen inpaktua eta elementu kutsatzaile berriak.

Bestetik, 2002tik 2017ra Perth-en (Mendebaldeko Australia) dagoen Edith Cowan Unibertsitateko irakasle elkartua izan zen eta Mendebaldeko Australiako Ingurumena Babesteko Agintaritzako kide eta lehendakariorde izendatu zuten, baita Mendebaldeko Australiako Estatuko Administrazio Auzitegiko kide ere.

2017tik 2021era Ingurumenaren Babeserako Agintaritzako (EPA ingelesez) lehen zientzialari nagusia izan zen Victorian (Australia). Bertan, programak garatu zituen EPAk erakunde zientifiko gisa betetzen zuen eginkizuna indartzeko eta prebentzio lana egiteko kutsadurak zein hondakinek komunitateetan eta ingurumenean duten eraginari dagokionez.

2021etik Nazio Batuen Erakudearen (NBE) baitako Ingurumen Programan (UNEP ingelesez) ari da lanean[2][3].

Kutsaduratik soluziora, itsas orbelaren eta plastikoaren ebaluazio globala. Nazio Batuen Ingurumen Programaren txostena

Artikulu zientifikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Prenatal exposure to mixtures of persistent environmental chemicals and fetal growth outcomes in Western Australia, 2022[4]
  • Suggestions for Improving the Characterisation of Risk from Exposures to Per and Polyfluorinated Alkyl Substances (PFAS), 2020[5]
  • Per- and Polyfluoroalkyl Substances in Ducks and the Relationship with Concentrations in Water, Sediment, and Soil, 2020[6]
  • Emissions of gaseous pollutants from laboratory-based fires of vegetation from five common vegetation types in Western Australia, 2020[7]
  • Emission factors and composition of PM2.5 from laboratory combustion of five Western Australian vegetation types, 2019[8]
  • Emerging and legacy contaminants across land-use gradients and the risk to aquatic ecosystems, 2019[9]
  • The pro-inflammatory effects of particulate matter on epithelial cells are associated with elemental composition, 2018[10]
  • Low-level cadmium exposure and cardiovascular outcomes in elderly Australian women: A cohort study, 2017[11]
  • METALS EXPOSURE IN PREGNANT WOMEN IN WESTERN AUSTRALIA, 2011[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) researchaether. (2022-09-01). «Focused on solutions» Research Aether (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  2. (Ingelesez) «Sustainability needs to enter the academic mainstream» LERU (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  3. Open, accessible and transparent environmental science - Andrea Hinwood, UNEP's Chief Scientist. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  4. (Ingelesez) Lazarevic, Nina; Barnett, Adrian G.; Sly, Peter D.; Callan, Anna C.; Stasinska, Ania; Heyworth, Jane S.; Hinwood, Andrea L.; Knibbs, Luke D.. (2022-03-01). «Prenatal exposure to mixtures of persistent environmental chemicals and fetal growth outcomes in Western Australia» International Journal of Hygiene and Environmental Health 240: 113899.  doi:10.1016/j.ijheh.2021.113899. ISSN 1438-4639. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  5. (Ingelesez) Mikkonen, Antti T.; Martin, Jennifer; Dourson, Michael L.; Hinwood, Andrea; Johnson, Mark S.. (2021-03). «Suggestions for Improving the Characterization of Risk from Exposures to Per and Polyfluorinated Alkyl Substances» Environmental Toxicology and Chemistry 40 (3): 871–886.  doi:10.1002/etc.4931. ISSN 0730-7268. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  6. (Ingelesez) Sharp, Simon; Sardiña, Paula; Metzeling, Leon; McKenzie, Rob; Leahy, Paul; Menkhorst, Peter; Hinwood, Andrea. (2021-03). «Per‐ and Polyfluoroalkyl Substances in Ducks and the Relationship with Concentrations in Water, Sediment, and Soil» Environmental Toxicology and Chemistry 40 (3): 846–858.  doi:10.1002/etc.4818. ISSN 0730-7268. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  7. (Ingelesez) Dong, Trang T. T.; Hinwood, Andrea L.; Callan, Anna C.; Stock, William D.. (2020-06-01). «Emissions of gaseous pollutants from laboratory-based fires of vegetation from five common vegetation types in Western Australia» Atmospheric Pollution Research 11 (6): 180–189.  doi:10.1016/j.apr.2020.03.015. ISSN 1309-1042. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  8. (Ingelesez) Dong, Trang T. T.; Stock, William D.; Callan, Anna C.; Strandberg, Bo; Hinwood, Andrea L.. (2020-02-10). «Emission factors and composition of PM2.5 from laboratory combustion of five Western Australian vegetation types» Science of The Total Environment 703: 134796.  doi:10.1016/j.scitotenv.2019.134796. ISSN 0048-9697. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  9. (Ingelesez) Sardiña, Paula; Leahy, Paul; Metzeling, Leon; Stevenson, Gavin; Hinwood, Andrea. (2019-12-10). «Emerging and legacy contaminants across land-use gradients and the risk to aquatic ecosystems» Science of The Total Environment 695: 133842.  doi:10.1016/j.scitotenv.2019.133842. ISSN 0048-9697. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  10. (Ingelesez) Shao, Jingyi; Wheeler, Amanda J.; Chen, Ling; Strandberg, Bo; Hinwood, Andrea; Johnston, Fay H.; Zosky, Graeme R.. (2018-07-01). «The pro-inflammatory effects of particulate matter on epithelial cells are associated with elemental composition» Chemosphere 202: 530–537.  doi:10.1016/j.chemosphere.2018.03.052. ISSN 0045-6535. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  11. (Ingelesez) Deering, Kane E.; Callan, Anna C.; Prince, Richard L.; Lim, Wai H.; Thompson, Peter L.; Lewis, Joshua R.; Hinwood, Andrea L.; Devine, Amanda. (2018-03-01). «Low-level cadmium exposure and cardiovascular outcomes in elderly Australian women: A cohort study» International Journal of Hygiene and Environmental Health 221 (2): 347–354.  doi:10.1016/j.ijheh.2017.12.007. ISSN 1438-4639. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  12. (Ingelesez) Callan, Anna C.; Ramalingam, Malarvili; Hinwood, Andrea L.; Concanen, Karyn; Boyce, Mary; Heyworth, Jane; Odland, Jon Øyvind. (2011-09-13). «METALS EXPOSURE IN PREGNANT WOMEN IN WESTERN AUSTRALIA» ISEE Conference Abstracts 2011 (1): isee.2011.01087.  doi:10.1289/isee.2011.01087. ISSN 1078-0475. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]