Edukira joan

Anna Roparzh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Roparzh
Bizitza
JaiotzaBolazec1839ko azaroaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaCarnoët1913ko apirilaren 26a (73 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakbretainiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Anne-Marie Ropars (bretainieraz: Anna-Vari Roparzh), Anna Roparzh izenez ezagunagoa, (Bolazec, 1839ko azaroaren 9aCarnoët, 1913ko apirilaren 26a) bretainiar poeta eta aktibista erregionalista izan zen.

François Ropars Bolazeceko alkatearen alaba, Anna Roparzhek udaletxeko idazkari lanetan aritu ondoren, irakasle katoliko gisa hasi zen lanean. Modu horretan, bere neba Fanch alkate errepublikazalearen aurka egin zuen[1]. Claude Jaffrennou Carnoëteko notarioarekin ezkondu zen[2][3] eta seme bat izan zuen, François Jaffrennou (Taldir), frantsesez hezi zuena[1].

Bere semeak sortutako Ar Bobl aldizkarian kolaboratu zuen[2]. Bretainiar Batasun Erregionalistako eta gero Bretainiako Federazio Erregionalista kidea izan zen[2].

1910ean Goursez Vreizh erakundeak bardo izendatu zuen. 1913an hil zenean, semeak bere poemak (gwerzioù) argitaratu zituen[4][1]. 1918an poema batzuk Les bardes et poètes nationaux de la Bretagne armoricaine antologian argitaratu eta 1977an berrargitaratu zituzten[2].

  • En envor euz Anna Ropars (An Itron Jaffrennou), barzez a enor euz Gorsedd Breiz, 1839-1913, eun dibab euz he gwerziou (1913)[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Frantsesez) Favereau, Frañses. (2001). Anthologie de la littérature de langue bretonne au XXème siècle. 2 Ar Skol Vrezoneg, 63, 76, 110 or. ISBN 978-2-911447-57-0. (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  2. a b c d (Frantsesez) «Anna Ropars (1839-1913)» Centre de recherche bretonne et celtique 2018-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  3. (Frantsesez) «Claude Jaffrennou» Centre de recherche bretonne et celtique 2016-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  4. (Frantsesez) Le Stum, Philippe. (1998). Le néo-druidisme en Bretagne: origine, naissance et développement, 1890-1914. Ouest-France, 214 or. ISBN 978-2-7373-2281-5. (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  5. (Bretainieraz) Ropars, Anna-Mari. (1913). En envor euz Anna Ropars (an Itron Jaffrennou) Barzez a enor euz Gorsedd Breiz 1839-1915. Keraez: Moulleres Ar Bobl jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-07-26) (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]