Edukira joan

Anne Baraou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Baraou

Bizitza
JaiotzaBordele, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea
KidetzaCollectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) Itzuli

Anne Baraou (Bordeaux, 1965) komikigile frantziarra da.

Anne Baraou 1992an sorturiko OuBaPo (Ouvroir de bande dessinée potentielle - Izan litekeen komiki-lantegia) komikigileen elkarte esperimentalaren sortzaileetako bat da eta bertan parte hartzen du. Baraouk komikiak sortzen ditu, bereziki, Oulipo izeneko borondatezko ekintza artistikoaren bidez (Contrainte artistique volontaire). Horrez gain, L'Association argitaletxearekin kolaboratzen du. Bestalde, Pascale Bougeault eta Corinne Chalmeau-rekin batera, Hors Gabarit, 1990etik 1995era bitarteko ibilbidea izan zuen mikro-argitaletxea, sortu zuen. OuBaPoren baitan, Baraouk eta Vincent Sardon-ek Coquetèle izeneko komikia diseinatu zuten, alde bakoitzean marrazki bat duten hiru dadoz osaturiko kutxa bat, hainbat eratara ordenatu daitekeena hiru binetako 1296 komiki-tira egiteko aukera emanez.[1] 2005ean, Angulemako CNBDIn (Cité internationale de la bande dessinée et de l’image), Baraou OuBaPo erakusketaren komisarioa izan zen.[2]

2002an, Baraou-k Fanny Dalle-Rive-rekin batera, Une demi-douzaine d'elles argitaratu zuen, «gaur eguneko emakume gazteen gorabeherei buruzko sei ataleko komiki-sail laburra». Sailak Le Monde egunkariko Yves-Marie Labé kultur kronistaren kritika positiboak jaso zituen.[3]

2010ean Gloire aux trottoirs !, Nicolas Hubeschek marraztutako Back in Town (hirira itzulera) seriearen lehen atala argitaratu zen, «hiriaren —Paris kasu honetan— irudi garratz, dibertigarri, hertsagarria» Labéren hitzetan.[4] Urte berean Les Plumes agertu zen, François Ayroles-en marrazkiekin, “literatura-munduaren tiken eta errituen satira bizigarria”.[5] 2012an, Le Monde-k "literatura-munduaren satira gozarritzat" jo zuen seriearen bigarren liburukia agertu zen.[6]

2012ko urrian, Cul nul (Olivier & Cornelius argitaletxea) agertu zen, berriz ere Fanny Dalle-Riveren marrazkiekin; lanak «25 sexu istorio kontatzen ditu, non larru-jotzea gaizki amaitzen den edo hasi ere ez den egiten».[7] L'Express aldizkariak “istorioen umorez betetako gidoi oso errealistak” nabarmendu zituen.[8]

  • Oubapo, L'Association :
    • Oupus 1 (1997)
    • Oupus 3 (2000)
    • Oupus 2 (2003)
    • Oupus 4 (2005)
  • 1998, Jeanne Pucholek marraztutako Judette Camion umorezko komiki-seriea.
    • Excusez-moi d’être une fille, Casterman, 1998[9]
    • Et avec qui je veux, Casterman, 1999
  • Sur des dessins de Vincent Sardon-en marrazkiekin, la série Les Ostings seriea
    • Tome 1 : Les Voisins venus d'ailleurs, Delcourt (Collection Jeunesse), (2001)
    • Tome 2 : Palmipedopithecus gagatus, Delcourt (Collection Jeunesse), (2002)
  • La Valise envolée, Vincent Sardonen marrazkiak, L'Association Patte de mouche bilduma, 22. zk.
  • Les Plumes (2 liburuki), François Ayroles-en marrazkiak, Dargaud (2011, 2012)
  • La BD des filles saila, Colonel Moutarde-ren marrazkiekin, Dargaud
    • La Bd des filles (2007)
    • La Bd des filles t2, Battements de cœur (2008)
    • La Bd des filles t3, Sable et galets (2009)
    • La Bd des filles t4, Moi, ça m'intéresse (2010)
    • Intégrale (2013)
  • Maman a des problèmes, de David B.ren marrazkiak, L'Association Patte de mouche bilduma, 44. zk.
  • Une demi-douzaine d'elles seriea, Fanny Dalle-Rive-ren marrazkiak, L'Association Mimolette bilduma
  • Au passage du pourquoi-pas, Stanislas-en marrazkiak, L'Association Ciboulette bilduma
  • Cul nul, Fanny Dalle-Rive-ren marrazkiak, Olivius (2012)
  • , Ici, d'ailleurs.... argitaletxe diskografiko independienaren OuMuPo sei albumak biltzen zituen kutxan erantsitako liburuxka
  • Cul nul encore, dessins de Fanny Dalle-Riveren marrazkiak, Olivius (2012)
  • Tout Cul nul, Fanny Dalle-Riveren marrazkiak, Cornélius (2019)
  • Phasmastory, Nancy Peña-ren marrazkiak, Nathan (2023)
  • Yuna, Vincent Vanoliren marrazkiak, L’Association (2024)
  • DoMiPo Killoffer komikigilearekin batera, L'Association, 2009: komikiz eginiko domino jokoa
  • Le Scroubabble Esteban Lécroart eta beste batzuekin, Oubapo, L'Association, 2005: Scrabble bezalako erretilu batean jartzeko komiki laukiak
  • Coquetèle Vincent Sardonekin batera, L'Association, 2002): haien sei aldeetan marrazkiak dituen hiru kubo

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsezko wikipediako «Template:Anne Baraou» artikulutik itzulia izan da, 2024-03-10 data duen 213240614 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-03-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) Maveyraud, Cécile. (2003ko urtarrilaren 25a). «Coquetèle - D'Anne Baraou et Vincent Sardon» Télérama.
  2. (Frantsesez) Maquin-Roy, Axelle. (2005eko urtarrilaren 26a). «De la BD un peu déjantée» Sud Ouest.
  3. (Frantsesez) Labé, Yves Marie. (2002ko uztailaren 5a). «Le Monde des Livres spécial été» Le Monde des Livres.
  4. (Frantsesez) Labé, Yves-Marie. (2010eko uztailaren 23a). «Le retour à la vie urbaine» Le Monde des Livres.
  5. (Frantsesez) Loiseau, Jean Claude. (2010eko irailaren 18a). «Anne Baraou et François Ayroles - Les Plumes» Télérama.
  6. (Frantsesez) Erredakzioa. (2012ko ekainaren 8a). «Chroniques, Le feuilleton. L'écrivain dans sa bulle» Le Monde des livres.
  7. (Frantsesez) Erredakzioa. (2012ko urriaren 2a). «Sexe et Genres : Débande dessinée. Anne Baraou et Fanny Dalle-Rive ont concocté un album sur les parties de jambes en l'air ratées» Libération.
  8. (Frantsesez) Peras, Delphine. (2012ko azaroaren 14a). «Cul nul, par Anne Baraou et Fanny Dalle-Rive» L'Express.
  9. (Frantsesez) Mélikian, Laurent. (1998ko apirila). «Tous des filles comme papa» BoDoï (7): 25...
  • (Frantsesez) Di Salvia, Morgan. (2010eko ekainaren 11). «Back in town T1 – Par Baraou & Hubesch – Dargaud» Actua BD (Noiz kontsultatua: 2024-08-20). (Artxiboa)
  • (Frantsesez) Erredakzioa. (2012ko urriaren 2a). «Sexe et Genres : Débande dessinée. Anne Baraou et Fanny Dalle-Rive ont concocté un album sur les parties de jambes en l'air ratées.» Libération.
  • (Frantsesez) Pelletier, Frédérique. (2010eko iraila). «Les Plumes, t.1 : l'encre des prétentieux» dBD (46): 80...
  • (Frantsesez) Filippini, Henri. (2007ko iraila). ««La BD des filles» : 100% filles» dBD (16): 23...

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]