Artabasdo
Artabasdo | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ezezaguna | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | ezezaguna ( urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Anna, wife of Artabasdos (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Mamikonian (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa kristautasuna |
Artabasdo edo Artavasdo (grezieraz: Ἀρταύασδος edo grezieraz: Ἀρτάβασδος, armenieraz: Արտավազդ, Artavazd, Ardavazt) ) jatorri armeniarreko jeneral bizantziarra izan zen, 741eko ekainetik 743ko azarora Konstantino V.aren erregealdian tronua usurpatu zuena.
713an, Anastasio III.a enperadoreak Armeniako probintziako gobernari izendatu zuen. Anastasio erori ondoren, Artabasdo Leon Isauriarrarekin akordio batera iritsi zen Teodosio III.a enperadore berria boteretik kentzeko. Leonen alaba Anarekin ere ezkondu zen.
Artabasdo Jauregiko Maisu (kouropalatos) mailara igo zuten eta Opsikion probintziako komandante izendatu zuten. 741eko ekainean, Konstantino V.a tronura igo ondoren, Artabasdok tronua usurpatzea erabaki zuen eta ihes egin zuen enperadoreari eraso zion.
Artabasdok Konstantinoplaz jabetu eta enperadore koroatu zuten. 743ko ekainean Konstantinok Artabasdo garaitu zuen eta 743ko azaroaren 2an Konstantinopla hartu zuen. Artabasdo eta bere seme-alabak itsutu eta Korako monasteriora bidali zituzten.