Edukira joan

Associació de Municipis per la Independència

Wikipedia, Entziklopedia askea

Associació de Municipis per la Independència (AMI, euskaraz Independentziaren aldeko Udalerrien Elkartea) Kataluniako eskubide nazionalak defendatzeko hainbat tokitako erakundek bultzatutako udalerrien elkartea da: haren helburua autodeterminazio eskubidea gauzatzea da[1]

Entitatearen konstituzioa ofizialki Vicen (Osona) jakinarazi zen 2011ko irailaren 14an. Harrezkero, kide diren udalerri eta bestelako entitateen kopurua etengabe haziz joan da. 2015eko uztailaren 15erako, 715 udalerri, 30 eskualde kontseilu eta Lleidako diputazioa kide elkaru zaizkio.

Elkartea 2011ko irailaren 8an Arenys de Munteko Udalbatzak sortu zuen[2]Josep Maria Vila d'Abadal CiUko Viceko alkatearen proposamenari baiezkoa eman zitzaionean[3]. Maresmeko udalerrian udal gobernu taldearen (Candidatura d'Unitat Popular, CiU) eta ERCren aldeko botoak lortu zituen; PSC abstenitu egin zen eta PPk kontra bozkatu zuen[4]. Irailaren 12an Osonako hiriburuaren txanda izan zen: hor, CiU, ERC, CUP, ICV eta SIren aldeko botoekin mozioa onartu egin zen; PSC abstenitu egin zen eta Plataforma per Catalunyak kontrako botora jo zuen[5].

Egitasmoa bi gertaera nagusiren eraginez sortu zen: alde batetik, Arenys de Munten 2009ko irailaren 13an hasitako Kataluniaren independentziari buruzko galdeketak eta, bestetik, 2006ko Kataluniako Autonomia Estatutuaren proposamenari Espainiako Konstituzio Auzitegiak egindako murrizketen aurrean Kataluniako udalerrien % 12an «moralki Espainiako konstituziotik kanpo utzitako udalerritzat» jotzeko onartu zen adierazpen instituzional sorta[6]. Horren guztiaren aurrean, Josep Maria Vila d'AbadalViceko alkatea (UDC)— eta Josep Maria Cervera — El Port de la Selvakoa (CDC)— ekimenaren bultzatzaile izan ziren.


referentziak

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]