Edukira joan

Balkanetako historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balkanetako penintsula, Danubio-Sava-Kupa lerroak geografikoki definitua.

Balkanak eta inguruko lurraldeak Europako hegoan, ekialdean zein zentroan daude kokatuta. Duten identitate bereizia eta lur-zatiketa zor dizkiote, hein handi batean, komunean duten historiari, Otomandar inperioaren konkista-mendeekin lotuta, eta duten geografia menditsuari.[1][2][3]

Historiaurrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lepenski Vir Serbia-n

Europako lehen giza kokalekua Burdinazko Ateen Mesolitoa da (Kristo aurreko 11000-6000), Danubio ibaian kokatua, egungo Serbian eta Errumanian. "Europako lehen hiria" dela esan izan da, bere iraupenagatik eta antolaketagatik, baita arkitekturaren sofistikazioagatik eta eraikuntza-teknikengatik ere.[4][5]

Hilobia Varna-n, Bulgaria; munduko urrezko bitxi zaharrenetako batzuekin.

Arkeologoek zenbait kultura-gune goiztiar identifikatu dituzte, hala nola Cucuteni kultura (Kristo aurreko 4500-3500), Starevcic kultura (k. a. 6500-4000), Vincic kultura (k. a. 5000-3000), banda-zeramikaren kultura (k. a. 5500-4500) eta Ezero kultura (k. a. 3300-2700). Varnako kultura eneolitikoan, Bulgarian (k. a. 4600-4200), munduan ezagutzen den urrezko lehen altxorra sortu zen, heriotzaren ondorengo bizitzari buruzko sineste sofistikatuen isla dena. Errumanian aurkitutako Tartariako taulak dira artefaktu-multzo aipagarria da, protoidazkeraren lekukoa omen dena. Butmir kultura (k. a. 2600-2400) egungo Sarajevoren kanpoaldean aurkitu zutena, ezaguna da zeramika berezia garatu zuelako, eta seguruenik protoiliriarrek inbaditu zuten Brontze Aroan.

Aitzinindoeuropar hizkuntzaren inguruko Kurgan hipotesiak "kurgan kulturaren" hedapen mailakatua proposatzen du, Kristo aurreko 5000. urtearen inguruan, estepa pontiko osoa hartu arte.

Kobrearen Aroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 1000. urtean Iliriako tribuak agertu ziren gaur egungo Albanian Itsaso Adriatikoraino, egungo Montenegron, Bosnia-Herzegovinan, Kroazian, Serbiako parteetan, etab.etan[6] Traziarrak[7] Trazian eta inguruko lurretan bizi ziren (orain batez ere Bulgarian, baina baita Errumanian, Greziako ipar-ekialdean, Europako Turkian, Serbiako ekialdean eta Iparraldeko Mazedonian ere), eta lotura estua zuten gaur egungo Errumanian bizi ziren daziarrekin. Hiru tribu-talde handi horiek hizkuntza paleobalkaniarrak, indoeuroparrak, hitz egiten zituzten. Frigioak hasiera batean Balkanetako hegoaldean finkatu zirela dirudi, eta mende batzuk geroago migrazioa jarraitu zuten Asia Txikian ezartzeko, gaur egun talde eta hizkuntza independente gisa desagertuta badago ere.

Doriarren iritsierarekin izandako Aro Iluna ondoren, kultura greko klasikoa garatu zen Balkanetako penintsularen hegoaldean, Egeoko uharteetan eta Asia Txikiko mendebaldeko kolonia grekoetan, K. a. IX. edo VIII. mendearen inguruan hasiz eta gailurreraa VI. eta V. mendeetan iritsiz Atenasko demokraziarekin. Geroago, kultura helenistikoa hedatu zen Alexandro Handiak K. a. IV. mendean sortutako inperioaren garaia. Grekoak izan ziren Balkanetan ibilbide komertzialen sistema ezartzen lehenak, eta merkataritza errazteko K. a. 700. eta 300. urteen bitartean hainbat kolonia sortu zituzten: Itsaso Beltzean (Ponto Euxino), Asia Txikian, Dalmazian, Italiako hegoaldean (Magna Grezia)...

K. a. IV. mendearen amaieran hizkuntza eta kultura grekoak nagusi ziren Balkanetan, baita ekialdeko Mediterraneo osoan ere. K. a. VI. mendearen amaieran persiarrek Balkanak inbaditu zituzten, ondoren Europako eremu emankorretara joateko. Balkanetako eta iparraldeagoko eremuak Persiar akemenestarrek gobernatu zituzten denboraldi batez, Trazia, Peonia, Mazedonia barne, baita Bulgariako, Errumaniako, Ukrainako eta Errusiako Itsaso Beltzeko kostaldeko eskualde gehienak ere.[8][9] Hala ere, grekopersiar gerren ondorioz, akemenestarrak Europako lurralde gehienetatik erretiratu behar izan ziren.

Persiak Grezian porrot egin ondoren k. a. 470eko hamarkadan sortu zen trazio-drizio inperioa, hiriburua Seuthopolisen zuena, Stara Zagora Probintzian, Bulgariako erdialdean. Beste tribu-batasun batzuk egon ziren Dazian, k. a. II. mendearen hasieratik gutxienez, Oroles erregearen azpian. Iliria tribuak gaur egungo kosta adriatikoari dagokion eremuan zeuden. Albania eta Montenegroren arteko Skadar lakuaren inguruko eremu batean zegoen herri bati buruz hitz egiteko erabiltzen zen Illyrii izena. Hala eta guztiz ere, izen hori greziarrek eta erromatarrek erabili zuten ondoren, izen generiko gisa askoz handiagoa den eremu bateko hainbat herritarako.[10] Era berean, Mazedoniako erresumaren iparraldeko lurraldea paeoniarrek betetzen zuten, eta haiek ere erregeek gobernatzen zituzten

Artikulu nagusia: «Imperio aqueménida»

Erromatarren aurreko estatuak (K. a. IV. mendetik I. mendera)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bardilis I.ak, dardaniar buruzagiak, Iliria potentzia lokal ikaragarri bihurtu zuen k. a. IV. mendean. Erresuma horretako hiri nagusiak Shkodër (Albania) eta Risan (Montenegro) ziren. Kristo aurreko 359. urtean, Mazedoniako Perdikas III.a erregea hil zuten ilirioen erasoek.

Baina k. a. 358. urtean Mazedoniako Filipo iII.ak, Alexandro Handiaren aitak, iliriarrak garaitu zituen eta bere kontrolpeko lurraldea Ohrid aintziraraino (Iparraldeko Mazedonia gaur egun) eraman zuen. Alexandrok berak Klito buruzagi iliriarraren indarrak garaitu zituen 335. urtean, ondoren iliar tribuetako buruzagiek zein soldaduek lagundu zioten Alexandrori Persia konkistatzen. Alexandro k. a. 323. urtean hil ondoren.Greziako estatuen arteko borrokak berpiztu ziren, eta iparraldean berriz sortu ziren estatu iliriar independenteak. Teuta erreginaren agindupean, Adriatiko itsasoa zeharkatzen zuten merkataritza-ontzi erromatarrei eraso egin zieten iliriarrek, eta Balkanak inbaditzeko aitzakia bat eman zioten Erromari.

Erromatarren garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendebaldeko Erromatar Inperioko Balkanetako probintziak

K. a. II. mendetik aurrera, Balkanetako eremua bereganatzen hasi zen Erromako Errepublika jaio berria, eta Inperioko eskualde oparo eta egonkorrenetako bat bihurtu zuen. Erromatarren ondarea Balkanetan banatutako monumentu eta artefaktu ugarietan ikus daiteke gaur egun arte, eta, batez ere, inguru horretan ia 25 milioi pertsonak erabilitako oinarri latindarreko hizkuntzetan, bertako hizkuntza erromantzeetan hain zuzen. Hala ere, erromatarren eraginak ez zuen lortu kultura grekoa desegitea, Inperioaren ekialdeko erdian nagusitasunari eutsi baitzion, eta indartsua izaten jarraitu zuen Balkanen hegoaldeko erdian.

K. a. III. mendetik aurrera.Erromak Balkanetan zituen mugak ahultzen joan ziren barneko arazo politiko eta ekonomikoen ondorioz. Garai hartan, Balkanek, batez ere Ilirikoa probintziak, garrantzi handiagoa hartu zuten. Inperioaren lau prefekturetako bat izan zen, eta gerlari, administratzaile eta enperadore asko sortu ziren handik. Gobernari askok eskualdean eraiki zituzten egoitzak.[11]

Kristautasunaren igoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Plaka hirueleduna (latina, bulgariarra, grekoa), Ediktua Santa Sofia elizaren aurrean, Sofia, Bulgaria.

San Paulo eta haren jarraitzaile batzuk Balkanetan zehar bidaiatu zirenean iritsi zen lehen aldiz kristautasuna; traziarrek, iliarrek eta grekoek populatzen zuten eremuetan ibili baitziren.

K. o. 106. urtean Trajano enperadoreak Dazia inbaditu zuen. Ondoren, kolonoak, soldaduak eta esklabo kristauak iritsi ziren Daziara eta kristautasuna zabaldu zuten.

Serdicako ediktua, Galerio enperadorearen Tolerantziako Ediktua ere deitua, 311. urtean argitaratu zen Serdican (Sofia, Bulgaria) Galerio enperadore erromatarrak, eta amaiera ofiziala eman zion Ekialdeko kristautasunaren Dioklezianoren jazarpenari. III. mendean handitu egin zen kristauen kopurua eta Erromako Konstantino enperadoreak 313. urtean Milango Ediktua aldarrikatu zuenean, Erromak babesturiko kristautasunaren jazarpen guztiak amaiaraziz, inguru hau kristauen babesleku bihurtu zen. Hamabi urte geroago, 325.ean, Konstantinok Nizeako Lehen Kontzilioa bildu zuen. 391. urtean, Teodosio I.ak Erromako erlijio ofizial bihurtu zuen kristautasuna.

Ekialde-Mendebalde Zismak kristautasuna bitan zatitu zuen, mendebaldeko katolizismoa batetik eta Greziako ekialdeko ortodoxia bestetik, Inperioaren hizkuntzen arteko banaketa-lerroari jarraituz (latina eta greziera).

Lehen Erdi Aroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Erromatar Inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eslaviar inbasioen aurretik greziar eta latindar eragin-eremuak bereizten dituen Jireček lerroa.

Bizantziar Inperioa Erdi Aroan grekoz hitz egiten zuen Ekialdeko Erromatar Inperioa izan zen, Konstantinopla hiriburua ardatz zuena. Denbora gehienean Balkanetako eta Asia Txikiko probintziak kontrolatu zituen. Ekialdeko erromatar enperadore Justinianok Inperio Erromatar batuaren esku egondako lur osoa, Espainiatik eta Italiatik Anatoliara, berbiltzea zuen denbora batez. 476. urtean sona handiko heriotza izan zuen Mendebaldeko Erromatar Inperioan ez bezala Ekialdeko Erromatar Inperioaren amaiera ez zen hain ospetsua izan, baina bai erabatekoa, Mehmet II eta Otomandar Inperioaren eskutik iritsi baitzen 1453. urtean.

Barbaroen sarrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Balkanak, K. o. 400. urtean, Huno Inperioaren garaian.
Balkanak 925.ean

Erromatar Inperioaren gainbeherarekin batera, tribu "barbaro" asko Balkanetatik igaro ziren, eta gehienek ez zuten estatu iraunkorrik utzi. "Aro Ilun" horietan, Ekialdeko Europak, Mendebaldeko Europak bezala, atzera egin zuen, Adriatikoko kostaldeko hirietan eta hegoaldeko Greziako hiri nagusietan oparotasun- eta kultura-guneek iraun bazuten ere. Bizantziar Inperioa bere mugak atzeratuz joan zen heinean, bere botere txikia finkatzeko ahaleginean, eremu zabalak desurbanizatu ziren, bide nagusiak alde batera utzi ziren eta bertako herriak eremu isolatuetara erretiratu ziren. [12]

Godoak izan ziren Balkanetara sartu ziren lehen tribu barbaroak. Hunoetatik ihesean zetozen eta lurrak eman zitzaizkien aliatu gisa (foederati). Baina gosete baten ondoren enperadorearen aurka altxatu eta garaitu zuten 378. urtean. Bisigodoak Erroma arpilatzera iritsi ziren 410. urtean. Hurrengo bi mendetan beste tribu godo batzuk sartu ziren Balkanetan.

Bestalde gepidiarrak, godoekin bizi izan zirenak Dazian, Panonian ezarri eta Singidunum (Belgrad) zein Sirmium (Mitrovica) eskuratu zituzten eta iraupen laburreko inperio bat ezarri zuten VI. mendean. Lonbardatarrak 550.ean Panonan sartu, gepidiarrak garaitu eta bereganatu zituzten. Handik, 569ean, Italiara jo zuten eta haien erresuma ezarri zuten ostrogodoak gaindituta.

Balkanetako Burdin Aroko herri erromatanizatuen eta bertako erromatarren asimilazioa abiatu zen eslaviar eta greziarren aldetik, latindar komunitate nabarmenak iraun arren. Literaturan, erromanizatu horiei "valako" deitzen zaie. Dazian, kolono erromatarrak eta bertako erromanizatuak Transilvaniako Karpatoetan bildu ziren erromatarrak erretiratu ondoren. Proba arkeologikoen arabera, Transilvanian erromatartutako populazioa dago, gutxienez VIII. mendean. VII. eta VIII. mendeetan, Erromatar Inperioa Danubio ibaiaren hegoaldean baino ez zegoen ezarrita, Bizantziar Inperio moduan, eta hiriburua Konstantinoplan zutela. Erromatar Inperioaren mugako eremu horretan, aniztasun etniko handikoan, valakoak ziren latinez hitz egiten zutenak, dokumentu ofizialetan bakarrik erabiltzen zen Bizantziar Inperioko hizkuntza ofiziala, VI. mendera arte, geroago grekera izatera igaro zen arte. Jatorrizko valako haiek, seguru asko, talde etniko ugarik osatzen zituzten (batez ere, traziarrak, dazioak, iliriarrak), eta talde horiek Erromatar Inperioko hizkuntzara eta kulturara asimilatuak izatea zuten partekatutako ezaugarri. Erromantze-hizkuntzako populazioek bizirik iraun zuten Adriatikoan, eta zenbaiten ustez albaniarrak neurri batean erromanizatutako iliriarrengandik datoz.

Lehen Bulgariar Inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII. mendean Khan Asparukh-ek Bulgaria fundatu zuen. Hurrengo mendeetan indartzen joan zen Dnieper-etik Budapest eta Mediterraneoraino hedatuz. Bulgaria izan zen Balkanetako nagusi hurrengo lau mendeetan, eta funtsezkoa izan zen kristautasuna ofizialt bihurtzeko eskualdean eta beste eslaviar herri artean. Simeon I. Handia bulgariar tsarrak, Boris I. aitaren ibilbide kultural eta politikoari jarraituz, Bulgariar alfabetoaren sorkuntza agindu zuen, geroago misiolariek iparralderantz zabaldu zutena, egungo Errusiaraino iritsiz.

Goi Erdi Aroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Veneziako Errepublika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zergen igoera izan zela eta, 1185eko urriaren 26an hasi zen bulgarriarren eta valakoen altxamendua inperio bizantiarraren aurka, Bulgariar inperioaren berrezarpenarekin amaituko zena. Horrela sortu zen Bigarren Bulgariar Inperioa, Asen dinastiak gobernatua.

Bestalde, itsas inperio komertzialaren eraikuntzan, Veneziako Errepublikak menderatu zuen gatzaren merkataritza eta Egeoko irla gehienen kontrola eskuratu zuen, Zipre eta Kreta barne, eta "potentzia" garrantzitsu bihurtu zen Ekialde Hurbilean eta Balkanetan.[13] Venezia 1200. urtea baino lehen jabetu zen Adriatiko itsasertzeko zenbait herriz, batez ere bertan oinarritutako piratak mehatxu zirelako merkataritzarako. Ordutik, Dux-ak Dalmaziako Dukearen eta Istriako Dukearen tituluak ere bazituen. Venezia potentzia guztiz inperial bihurtu zen Laugarren Gurutzada finantzatu ondoren. Horren ondorioz Bizantziar Inperioa zatituta geratu zen, zenbait estatu txikiagotan banatuta, eta Latindar Inperioa ezarri zen. Geroago, Veneziak Egeon eragin-eremu berria lortu zuen, Artxipelagoko dukerria izenarekin, Kreta uhartea kontrolatzeraino. Bulgariarekiko etengabeko gerrek eta inperioaren konkistatu gabeko sektoreek ahulduta, Latindar Inperioa gainbehera etorri zen bizantziarrek Konstantinopla berreskuratu zutenean 1261ean. Azken latindar enperadorea, Balduino II.a, erbesteratu egin zen, baina titulu inperialak XIV. mendera arte iraun zuen, hainbat erregegairekin.

Behe Erdi Aroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serbiar Inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Serbiar Inperioa 1355ean

1346an, Stefan Dusan erregeak, "Dusan Ahaltsua" deituak, ezarri zuen Serbiar Inperioa, eta ordurako zegoen estatua nabarmen handitu zuen. Dusanen gobernupean Serbia izan zen Balkanetako potentzia nagusia, Danubiotik Korintoko Golkoraino hedatzen zen inperio eleaniztuna, Skopjen hiriburua zuena. Dusanek Serbiar Inperioaren konstituzioa aldarrikatu zuen, Dusanen Kodea izenarekin ezagutu dena, agian Erdi Aroko Serbiako literatura-lan garrantzitsuena. Serbiarren eta greko-erromatarren enperadorea izendatu zuten. Haren seme eta oinordekoak, Uros V. Ahulak, aitak konkistatutako lurralde gehienak galdu zituen, hortik goitizena. Uros V.aren heriotzarekin amaitu zen Serbiar Inperioa, 1371n.

Otomandar inbasioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mehmed Konkistatzaile sultanaren sarrera Konstantinoplan

XIV. mendean, Otomandarren nagusitasuna hasi zen zabaltzen ekialdeko Mediterraneoan eta Balkanetan. Orhan sultanak Bursa hiria konkistatu zuen 1326an, Otomandar Estatuaren hiriburu bihurtua. Bursako erorketak bizantziar ekarri zuen Anatoliako ipar-mendebaldeko kontrolaren galera. Otomandar Garaipenak Kosovon, 1389an, serbiar boterearen amaiera ekarri zuen, Europan otomandar hedapenerako bidea eginez. Bizantziarrak lasaitu egin ziren aldi baterako. Timurrek Ankarako batailan Anatolia es zuenean 1402an. Murad II.aren seme Mehmed Konkistatzaileak berrantolatu zituen estatua eta armada, eta 1453ko maiatzaren 29an Konstantinoplan sartu zen, 21 urte zituela. Horrekin Otomandar inperioa finkatu zen ekialdeko Mediterraneoko potentzia nagusi gisa. Konstantinopla hartu ondoren, Mehmed Gennadios patriarka ortodoxoarekin bildu zen, eta akordio batera iritsi zen, non Eliza Ortodoxoak, bere autonomiari eta lurrei eustearen truke, autoritate otomanoa onartzen baitzuen. Inperioak aurrera egin zuen sultan konprometitu eta eraginkorren segida baten gobernupean. Horreka Selim I. sultanak (1512-1520) izugarri zabaldu zituen Inperioaren ekialdeko eta hegoaldeko mugak.

Eskualde adriatikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendetik, Veneziak kontrolatzen zuen Balkanetako itsas merkataritza gehiena, Adriatikoko eta Egeoko kostaldeetan kolonia garrantzitsuak izanik. Veneziaren gainbehera luzea XV. mendean hasi zen, Tesalonika otomanoen aurka mantentzeko lehen saiakera alferrikakoan aritu zenean (1423-1430). Konstantinopla erasotzen zuten turkiarren kontra defendatzeko ontziak ere bidali zituen (1453). Hiria Mehmet II sultanaren eskuetan erori zenean, hark gerra deklaratu zion Veneziari. Gerrak hogeita hamar urte iraun zuen, eta ekialdeko Mediterraneoko jabetza asko galdu zituen Veneziak. Pixkanaka, ia jabetza guztiak galdu zituen Balkanetan Veneziako Errepublikak. XVIII. mendean Istria, Dalmazia eta Albania veneziarreko eremu adriatikoa baino ez zituen mantentzen. Veneziaren mende zegoen Korfu uhartea da turkiarrek inoiz okupatu ez zuten egungo Greziako eremu bakarra. 1797an Napoleonek Venezia konkistatu zuen eta Balkanetako Veneziako Errepublikaren amaiera eragin zuen.

Aro modernoaren hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otomandar Inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Balkanak Otomandar inperioaren mapan 1726an
Balkanak XIX. mendearen amaieran

Balkanak nagusiki otomandar mende egon zen aro moderno goiztiar osoan zehar. Otomandarren nagusitasuna luzea izan zen, XIV. mendetik XX. mendearen hasiera arte iraun baitzuen lurralde batzuetan. Otomandar Inperioa askotarikoa zen erlijioaren, hizkuntzaren eta etniaren aldetik, eta, batzuetan, askoz leku toleranteagoa erlijio-praktiketan, munduko beste leku batzuekin alderatuta.[14][15] Inperioaren taldeak lerro konfesionalen arabera antolatuta zeuden, Millet Sistema deitutakoan oinarrituta. Inperioko Ortodoxo kristauen artean nortasun komuna eratu zen eliza-egutegia ardatz zutela: santuen egunak eta jaiak.[16]

Balkanek XVIII. mendearen amaieran zuten gizarte-egitura konplexua zen. Otomandar agintariek zeharka kontrolatzen zuten lurraldea.[17] Albanian eta Montenegron, adibidez, tokiko buruzagiek zerga nominala ordaintzen zioten Inperioari, eta, gainerakoan, harreman gutxi zuten. Ragusako Errepublikak urteko zerga bat ordaintzen zuen, baina, gainerakoan, Veneziako Errepublikarekiko lehian jarraitzeko askatasuna zuen. Moldaviako eta Valakiako bi printzerriek noblezia propioa zuten, baina sultanak hautatutako familia grekoek gobernatzen zituzten. Grezian elizgizonak eta jakintsuak ziren elitea, baina ia ez zegoen bertako aristokraziarik. Milioi bat turkiar edo gehiago finkatu ziren Balkanetan, gehienak hiri txikietan, non soldadu, funtzionario, artisau edo merkatari aritzen baitziren. Merkatari judu eta greziarren komunitate garrantzitsuak ere bazeuden. Turkiarrak eta juduak ez zeuden landa-eremuan, eta, beraz, oso bereizketa sozial nabarmena zegoen hirien eta inguruko eskualdearen artean, hizkuntza, erlijio eta etniari dagokionez. Otomandar Inperioak % 10 inguruko zergak biltzen zituen, baina ez zegoen lan beharturik eta Inperioak ez zituen langile eta nekazariak bereziki zapaltzen. Sultanak babestu egiten zuen klero ortodoxoa, batez ere misiolari katolikoen grinaren aurkako babes gisa.[18]

Balkanetako nazionalismoaren pizkundea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otomandar Inperioaren garaian Nazionalismoak izandako gorakadak Millet sistemaren haustura eragin zuen. Balkanetan otomandar aldiaren amaieran gertatutako hainbat ekinbide nazional aipa daitezke:

Herzegovinan geratutako serbiar matxinadak, 1875ean, serbo-turkiar gerretara eraman zuen (1876-1878), eta Bulgariako apirileko altxamenduaren aurkako errepresio odoltsuak Errusia-Turkia gerra ekarri zuen (1877-1878), eta honen ondorioz Bulgariako eta Serbiako askapenaren (1878).

Berlingo Biltzarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anton von Werner-en margoa. Berlingo Kongresuan (1878), eskuineko Bismarck altuak Gyula Andrassyri eta Pynew Andreyevich Shuvalovi eskua luzatzen; ezkerrean Alajos Károlyi, Alexander Gorchakov eta Benjamin Disraeli daudela.

Berlingo Kongresua (1878ko ekainaren 13tik uztailaren 13ra) Europako potentzia handien eta Otomandar Inperioaren estadista nagusien arteko bilera izan zen. Turkiarekin izandako gerran Errusiak izan zuen garaipen erabakigarriaren ondoren, Balkanak egonkortzea eta berrantolatzea eta nazio berriak sortzea zen premiazko beharra. Kongresua zuzentzen zuen Otto von Bismarck kantziler alemanak mugak doitzeko konpromisoa hartu zuen, gerra handi baten arriskuak gutxiagotzeko, Otomandar Inperioaren boterea bere neurrian onartuz eta potentzia handien interesekin orekatuz.

Ondorioz, Europako otomandarren mendeko lurrak murriztu ziren; Bulgaria printzerri independente gisa ezarri zen Otomandar Inperiotik bereizita, baina ez zitzaion utzi hartutako lurralde osoa onartu. Bulgariak Ekialdeko Rumelia galdu zuen, eta administrazio berezi baten pean itzuli zieten turkiarrei. Mazedonia eta Ekialdeko eta Mendebaldeko Trazia turkiarrei itzuli zitzaizkien zuzenean erreformen truke, eta Dobruja del Norte Errumaniako kide izatera pasatu zen. Errumaniak erabateko independentzia lortu zuen, baina Besarabiako zati bat Errusiari eman behar izan zion. Serbiak eta Montenegrok independentzia osoa lortu zuten azkenean, baina lurralde txikiagoekin. Austria Bosnia-Herzegovinaz jabetu zen, eta Novi Pazar sanjat enklabearen kontrola hartu zuen Serbia eta Montenegro bereizteko. Britainia Handiak Zipre bereganatu zuen.[19]

Hasiera batean, emaitzek onak ziruditen bakegintzaren eta egonkortasunaren ikuspuntutik. Hala ere, parte-hartzaile gehienak ez zeuden erabat pozik, eta erabakiekiko ustezko bidegabekeriak ugaltzen joan ziren 1914ko Mundu Gerran lehertu ziren arte. Serbiak, Bulgariak eta Greziak irabaziak lortu zituzten, baina haien ustez merezi zutena baino askoz gutxiago. Otomandar Inperioa, bere garaian "Europako gaixoa" deiturikoa, umiliatua izan zen eta nabarmen ahuldu zen. Konferentzia eragin zuen gerran Errusia garaile atera zen arren, Berlinen umiliatu zuten eta jasotako tratuagatik etsita zegoen. Austria-Hungariako Inperioak lurralde kopuru handia lortu zuen, Hegoaldeko eslaviarrak haserrearazi zituena, Bosnian-Herzegovinan hainbat hamarkadatan zehar tentsioak eraginez. Nazionalista errusiarren eta paneslavisten gorrotoaren jomuga bihurtu zen Bismarck, AlemaniakBalkanetan Austriarekin lotura handiegia zuela agerian geratu zelarik.[20]

Epe luzera, Errusiaren eta Austria-Hungariako Inperioaewn arteko tentsioak areagotu egin ziren, baita Balkanetako nazionalitateen auzia ere. Biltzarraren helburua zen San Stefanoko Ituna berrikustea eta Konstantinopla Otomanen esku uztea. Izan ere, Errusiak Otomandar Inperio dekadentearen gainean garaipenari indarra kentzea zen helburua. Berlingo Kongresuak aurreko itunak Bulgariako Printzerriareman zizkion lurraldeak itzuli zizkion Otomandar Inperioari, Mazedonia batez ere; eta horrela Bulgarian jarrera errebantxistaren ernamuina sustatu zen, 1912an Balkanetako Lehen Gerraren kausetako bat izan zena.

Balkanetako ohiko janzkerak, 1905

Balkanetako gerrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kilkis–Lachanas-eko greziar litografia.

Balkanetako gerrak bi gerra izan ziren 1912an eta 1913an Balkanetan gertatutakoak. Lau estatu balkaniarrek Otomandar Inperioa garaitu zuten lehen gerran; lauretako bat baina, Bulgaria, garaitua izan zen bigarrenean. Otomandar Inperioak ia jabetza guztiak galdu zituen Europan. Austria-Hungaria inperioa, borrokalaria izan ez bazen ere, ahuldu egin zen Serbia hedatuak hegoaldeko herri eslaviarren batasuna bultzatu ahala.Gerrak 1914ko Balkanetako krisirako eremua prestatu zuen eta, beraz, "Lehen Mundu Gerraren atarikoa" izan zen.[21]

Lehen Mundu Gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914ko gerraren hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Balkanetan piztutako txinparta batetik abiatu zen , Gavrilo Princip izeneko Bosniako serbiar batek Austriako tronuaren oinordekoa zen Franz Ferdinand artxidukea hil zuenean. Crna Ruka ("Esku beltza" serbieraz) izeneko talde militante serbiarreko kidea zen Princip.[22] Hilketa eta gero, 1914ko uztailean, ultimatuma bidali zion Austria-Hungariak Serbiari, serbiarrek onartzea oztopatzen zuten hainbat xedapenekin. Serbiak ultimatumeko baldintzak modu partzialean baino ez zituenean bete, Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari 1914ko uztailaren 28an.

Austrohungariar gobernuko kide asko, Conrad von Hötzendorf esaterako, Serbiarekin gerra bat eragitekotan egon ziren hainbat urtez. Bi arrazoi zituzten. Batetik, Serbiaren boterearen beldur zuten inperioaren "hegoaldeko eslaviar" probintzietan disidentzia eta desordena sortzeko gaitasunaren zuelakoan. Bestetik, lurralde serbiarrak eransteko aukera ikusten zuten, inperioaren osaera etnikoa aldatzeko aukerarekin (eslaviar gehiagorekin magiarrek menderatutako gobernu hungariarraren boterea orekatzea espero zuten). 1914ra arte bakezaleenek estrategia militar horien aurka argudiatu ahal izan zuten, ikuspuntu estrategiko zein politikotik. Baina Franz Ferdinand, konponbide baketsuaren defendatzaile nagusietako bat, desagertuta oldarkorrenek bide librea izan zuten. Alemaniaren jokabidea ere gakoa izan zen, Monarkia Bikoitzari "txeke zuri" bat eman baitzion, estrategia militarra gauzatzeko erabateko babesa ziurtatuta.

Abuztuaren hasieran operazioak hasi zirenean, Armada Austria-Hungariak ezin izan zuen Serbiako armada zapaldu, askoren ustea gezurtatuz. Austrohungariarrek zailtasun bat izan zuten: dibisio anitz desbideratu behar izan zituzten iparraldera, errusiar armadaren hedatzeari aurre egiteko, serbiaren aurkako operazioen plangintzak ez baitzuen kontuan hartu Errusiako balizko esku-hartzea, Alemaniak indargabetuko zuela pentsatuta. Baina Alemaniako armadak aurretik Frantziari eraso egitea pentsatuta zuen, Ententearen potentziekin gerra izanez gero. (Ikus: Schlieffen Plana) Bi gobernuen arteko komunikazio desegokiak porrotera eraman zituen.

1914ko borrokak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra hasi eta bi hilabeteren buruan Austria–Hungariaren armadaren gerra-ahalmena ukituta zegoen ia erremediorik gabe. Serbiako armada hegoaldetik etorrita aurre egin zion 1914ko abuztuaren 12an Cer-eko batailan.

Serbiarrak defentsan aritu ziren austrohungariarren aurka. Lehen erasoa abuztuaren 16an izan zen eta borroka latzen ondoren hiru egun geroago austriarrak Danubio ibaiaren beste aldera erretiratu ziren, 21.000 baja zituztela (serbiarrenak 16.000 izan zen). Gerraren lehen garaipen aliatua markatu zuen bataila horrek. Austriarrek ez zuten lortu zuten helburu nagusia: Serbia baztertzea.' Hurrengo hilabeteetan bi armaden arteko borroka sutsuak gertatu ziren Drinan (irailaren 6tik azaroaren 11ra) eta Kolubaran, azaroaren 16tik abenduaren 15era.

Udazkenean, austrohungariar asko lotuta zeudela Serbiarekiko borroketan, Errusiak sartu-irten handiak egin ahal izan zituen Galitzia harrapatzen, eta Inperioaren borroka-ahalmenaren zati handi bat suntsitzen. 1915eko urrira arte ez zuten lortu Serbia okupatzea, Alemaniako, Bulgariako eta Turkiako laguntza handiarekin. Hala ere Serbiako armada, ahulduta, Korfura erretiratu zen Italiako laguntzarekin, potentzia zentralen aurka borrokan jarraitzeko.

Jugoslaviako Batzordeak, Lehen Mundu Gerran zehar Hegoaldeko eslaviarrek osatutako interes politikoko taldeak, hegoaldeko herrialde eslaviarrak estatu batean biltzea zuen helburu.[23] Egin zuten planetik abiatuta erresuma berri bat sortu zen: Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma.

Montenegrok gerra deklaratu zuen 1914ko abuztuaren 6an. Bulgariak, ordea, hasiera batean aparte geratu zen eta azkenean Erdialdeko Inperioekin bat egin zuen 1915ean. Errumania aliatuekin elkartu zen 1916an. Urte horretan Aliatuek zoritxarreko espedizio bidali zuten Gallipolira, Dardaneloetan, eta udazkenean Salonikan finkatuta zeuden, frontea bertan ezarrita. Berrtatik ia ez ziren mugitu gerraren amaierara arte, iparralderantz jo zutenean Erdialdeko Inperioen mende izan ziren lurraldeak askatzera.

Lehen Mundu Gerraren ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Balkanetako historia politikoa

Gerrak ondorio izugarriak izan zituen Balkanetako penintsulan. Inguru osoko biztanleriak arazo ekonomiko larriak izan zituen, eta baja larriak eragin zituen mobilizazio masiboak, bereziki Serbian, non 1,5 milioi serbiar baino gehiago hil baitziren; hau da, biztanleria osoaren laurden bat inguruan eta gizonezkoen erdia baino gehiago. Gutxien garatutako eremuetan arazoak larriagotzea ekarri zuen, gizon gazteen alde egitea eta sortu berriak ziren merkataritza-konexio desagertzea esaterako.

Estatu askoren arteko mugak erabat birdiseinatu ziren goitik behera, eta Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma berria sortu zen, geroago Jugoslavia izango zena. Austria–Hungaria Inperioa zein Otomandar Inperioa desagertu ziren inperio gisa, eta horren guztiaren ondorioz, boterearen oreka, harreman ekonomikoak eta banaketa etnikoak erabat aldatu ziren.

Hona hemen lurraldeetan gertatutako aldaketa garrantzitsu batzuk:

Bigarren Mundu Gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Balkanak 1938an eta 1941ean

Italiako inperio bat sortzeko ahaleginarekin hasi zen Bigarren Mundu Gerra Balkanetan. Albania inbaditu zuten italiarrek 1939an, eta astebete geroago Italiako Erresumara erantsi zuten. Gero, 1940ko urrian, Greziari eskatu zioten errendi zedin. Baina Greziako lehen ministro Metaxas-ek ez zuen amore eman, ondorioz 1940ko urriaren 28an gerra greko-italiarra hasi zen. Zazpi hilabeteko borroka gogorren ondoren, aliatuen lehen garaipenetako batzuk tartean eta italiarrek Albaniaren heren bat galduta, Alemaniak parte hartu behar izan zuen bere aliatua salbatzeko. Horrela, 1941ean Jugoslavia inbaditu zuen, gero Sobietar Batasunaren aurka erabiliko zituen indarrekin.

Sarajevo 1941eko apirilaren 16an nazien eskura erori ondoren, Jugoslaviako probintziak ziren Kroazia eta Bosnia-Herzegovinako estatu satelite faxista gisa birsortu ziren. Hala sortu zen Nezavisna Dréava Hrvatska (NDH, Kroaziako Estatu Independentea). Ante Pavelić’nazionalista kroaziarra izendatu zuten buru. Naziek Handschar SS dibisioa sortu zuten, eta Ustaxa-ri lagundu zioten Jugoslaviako partisanoei aurre egiteko.

Italiaren laguntzarekin, Jugoslavia konkistatu zuten bi astetan. Ondoren, Bulgariarekin indarrak batuta Grezia inbaditu zuten Jugoslaviatik. grekoen aldetik erresistentzia eduki arren, alemanek baliatu zuten armada grekoa Albanian ari zela italiarren aurka, horrela Greziaren iparraldetik sartu ziren 3 astetan herrialde osoa, Kreta izan ezik, konkista zuten. Ondoren Kretako erresistentzia bortitza izanda ere, nazien eliteko indar paraxutistaren gehienaren galerarekin ordaindu baitzuten, irla ere kapitulatu egin behar izan zuen 11 eguneko borrokaren ondoren.

Maiatzaren 1ean Balkanetako mugak berrantolatu egin ziren: zenbait estatu txotxongilo sortu ziren, hala nola Kroazia eta Montenegro, Albania hedatu zen Greziara eta Jugoslaviara, Greziako iparraldeko lurraldeak bulgariarren eskura igaro ziren, Pindus aldeko Greziako mendietan valakoen estatua sortu zen eta itsaso Jonikoko uharte guztiak eta Egeoko batzuk Italiara atxikitu ziren.

Gerraren amaieran, aurreko egoerara itzuli zen, eta kolonoak jatorrizko lurretara itzuli ziren, batez ere Greziara etorritakoak. Albaniako iparraldeko herri greko batekoak, cam-ak, beren lurretatik ihes egitera behartu zituzten, italiarren kolaboratzaileak izan zirelako. 18.000 bat lagun inguru ziren 1944an.

Bigarren Mundu Gerraren ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945eko urtarrilaren 7tik 9ra bitartean, Jugoslaviako agintariek ehunka bulgariar hil zituzten Mazedonian, laguntzaile izendatu eta gero, "Gabon odoltsuak" izeneko gertaera batean.

Greziako Gerra Zibila 1944-1949 bitartean gertatu zen Greziako gobernuaren indar armatuen artean, hasieran Britainia Handiak eta geroago Estatu Batuek lagunduta, okupazio alemanaren aurkako gerra-erresistentziaren partisanoen aurka, Greziako Alderdi Komunistak zuzendaritza zutena. Iparraldeko Grezia komunista sortzea zuten helburu. Gerra Hotzaren lehen kapituluetako bat izan zen. 1949an partisanoek amore eman behar izan zuten.

Estatuen historia laburtua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Albania: Balkanetarako migrazioekin asimilatzeari uko egin zioten tribu iliriar multzo bat izan ziren seguruenik protoalbandarrak. Scodran hiriburua zuen erromatarren aurreko erresuma da Albaniako estatu zahar zentralizatu baten adibiderik onena da. Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori ondoren, egungo Albania Bizantziar Kontrolpean egon zen eslaviar migrazioak arte. IX. mendean Albanian Bulgariar Inperioaren menpe egon zen. Albaniako estatuaren gunea Erdi Aroan eratu zen, Arbanongo Printzerria eta Albaniako Erresuma izanik orduko izendapenak. Albaniar herriaren lehen erregistroak ere, etnia bereizi gisa, garai hartakoak dira. Albaniako kostalde gehiena Veneziako Errepublikak kontrolatu zuen X. mendetik Otomandar turkiarrak iritsi arte; bitartean barrualdea bizantziar, bulgariar edo serbiarrek gobernatu zuten. Skanderbeg hegazkinaren erresistentzia luzea izan arren, Otomandar Inperioak XV. mendean konkistatu zuen ingurua, eta Rumeliako probintziaren zati gisa egon zen kontrolpean 1912ra arte, orduan izendatu baitzen lehen Albaniar estatu independentea. «Kontzientzia nazional albaniar»aren eraketa XIX. mendearen amaierakoa da, eta Otomandar Inperioan izandako nazionalismoen igoeraren parte izan zen.
  • Bosnia-Herzegovina: lurraldea Kroaziaren eta Serbiaren artean zatituta egon zen Goi Erdi Aroan. XI. mendean Dukljan sartu zen Bosnia, beste lurralde batzuekin batera. 1101 ondoren, Bosnia Dukljatik banandu zen, eta geroago Hungariako subiranotasunaren pean egon zen, Kroazia bezala. Bizantziar domeinuak Hungariako domeinua eten zuen, eta bizantziar subiranotasunaren azpian sortu zen Bosniako Banatoa. geroagohungariar basailu izendatua izan zen arte. Bosniako eliza kristaua zen, heretikotzat hartua baina zenbait agintari atxikituta zeuzkan. Agintariak Ragusa-rekiko merkataritzaren bidez boterea lortu Herzegovina eskuratu zuten Serbiatik. Bosniaren gailurra Tvrtko-ren gobernupean gertatu zen, Dalmaziako zati batzuk ere hartuta lurrik zabalena eskuratu zuenean, eta 1377an errege izendatu zuten. Otomandar konkista etorri zen, eta bertako populazioa islamizatu egin zen hurrengo mendeetan. Garai modernoetan sortu ziren tentsio etnikoak banaketa erlijioso horren ondorio dira. Austria-Hungaria inperioak 1878an konkistatu zuen Bosnia-Hertzegovina eta 1908an bereganatu. Geroago Jugoslavian sartu zen. Bosniako gerraren ondoren, estatu independente gisa aitortua izan zen lehen aldiz nazioartean.
  • Bulgaria: Bulgariarrak ipar-ekialdetik iritsi eta Balkanetan finkatu ziren 680. urtearen ondoren. Geroago bertako eslaviar ugariek xurgatu zituzten. Bulgaria kristau bihurtu zen ofizialki IX. mendearen amaieran. Idazkera zirilikoa bertan garatu zen IX. mendearen amaieraren eta X. mendearen hasieraren artean. Bulgariako Boris I.aren erregealdian Bulgariako Eliza burujabetzat hartua izan zen, eta patriarkatu bihurtu zen Simeon I.aren garaian. 1018an, Bulgaria lur autonomo bihurtu zen ekialdeko erromatar inperioan barruan, Asen dinastiak 1185ean erresuma berrezarri zuen arte. XIII. mendean, Bulgaria eskualdeko estatu boteretsuetako bat izan zen atzera. 1422an Danubio hegoaldeko Bulgariako lur guztiak Otomandar Estatuaren parte bihurtu ziren, nahiz eta bertako kontrola bulgariarren esku jarraitu zuen leku askotan. Danubio ibaiaren bestalde Bulgariako lurrek Bulgariako Bigarren Inperioa osatu zuten. Boiardoek jarraitu zuten gobernatzen hurrengo hiru mendeetan bertan eta bulgarierak Danubio iparraldeko hizkuntza ofiziala izaten jarraitu zuen XIX. mendera arte.
  • Kosovo: Bulgariarren, serbiarren eta bizantziarren inperioen parte izan zen, harik eta 1346an Serbiako inperioan sartu zen arte. Otomandarrek Kosovo mendean hartzeak islamizazioa ekarri zuen; prozesu hori hirietan hasi zen eta mende bat baino gehiago iraun zuen. XIX. mendearen bukaeran, albaniar nazionalismoak goraldia izan zuen, eta horrek eragin handia izan zuen Kosovon ere. Otomandarrek ia Balkan osoetatik erretiratu behar izan zutenean sortu zen Albania, baina Serbiak aitzina bere mendean izandako lurraldeak berreskuratu zituen, Kosovo tartean, albaniarren heren bat Albaniatik kanpo utziz horrela. 1912. urteaz gero, beraz, Kosovo Serbiaren baitan geratu zen, eta horrek aldaketa handia eragin zuen biztanlerian: milaka albaniar Albaniara joan ziren, Gaur egun alde bakarretik independentzia aldarrikatu duen Europako hego-ekialdeko lurraldea da. Kosovoren egoera Jugoslavia ohiaren desintegrazio prozesuaren emaitza da.
  • Kroazia: Dalmazia eta Panoniako probintzia erromatarretan eslavoak finkatu ondoren, tribu kroaziarrek bi dukerri ezarri zituzten. Inguruan frankoak (geroago veneziarrak) eta avaroak (geroago magiarrak) zituzten; bizantziarrak dalmaziar kostaldeko kontrolari eusten saiatzen ziren bitartean. 925ean sortu zen Kroaziako Erresuma, Dalmazia, Bosnia eta Panoniako lurrak hartzen zituela. Estatua eragin katolikoaren pean geratu zen. 1102 urtean, Kroazia Hungariara batu zen, erresuma independentetzat jotzen bazen ere. Balkanetako konkista otomandarraren garaian, Kroazia 1526an erori zen hainbat batailaren ondoren. Zati batzuk, berriz, Austriaren menpe eta babespean geratu ziren. Mugako eremu gehienak muga militar bihurtu ziren, serbiarrek, valakoek, kroaziarrek eta alemanek babestuta, eremua hutsik geratu baitzen. Kroazia Jugoslaviarekin elkartu zen 1918-20an. Independentzia aldarrikatu zuen Kroaziako gerraren ondoren.
  • Grezia: Grekoak, antzinako talde etnikoek osatuta (atenastarrak, espartanoak, peloponesoak, tesalioak, mazedoniarrak, etab.), Europako zibilizaziorik zaharrena da. Eremu grekoaren hedadura asko aldatu da denboran zehar, eta, horren ondorioz, Greziaren historian gorabehera handiak daude.
  • Montenegro: X. mendean, hiru printzerri zeuden Montenegroko lurraldean: Duklja, Travunia eta Serbia ("Raška"). XI..mendearen erdialdean, Dukljak lortu zuen independentzia bizantziarren aurkako matxinada bati esker. Serbiako hainbat dinastiaren menpe egon ondoren, eremu nagusia Otomandar Inperioaren kontrolpean geratu zen 1496tik 1878ra. Kostaldea, berriz, Veneziako Errepublikak menderatu zuen 1420tik 1797ra. 1851n Montenegro Printzerri bihurtu zen, 1878an independentzia lortuz. 1918tik aurrera Jugoslaviako kide izan zen. 2006ko maiatzaren 21ean egindako independentzia-erreferendumean onartuta, Montenegro bereizi egin zen.
  • Ipar Mazedonia: 1991ko irailaren 8ko erreferendumean independentziaren aldeko hautuak irabazita, egun horretan ospatzen da independentzia, erreferendumean Jugoslaviako beste estatuekin konfederatzea ere aurreikusten zen arren 1903ko abuztuaren 2k Ilinden altxamendua hasi zeneko urteurrena ere ospatzen da, Errepublikaren Eguna bezala.
  • Serbia: Eslaviarren ezarpenaren ondoren, serbiarrek hainbat printzerri ezarri zituzten. 1217an sortu zen Serbiako erresuma, eta 1346an inperio bihurtu zen. XVI. mendean, egungo Serbiako lurralde osoa Otomandar Inperioak bereganatu zuen, Habsburgotarren Inperioak eten batzuk eragin zituen arren. XIX. mendearen hasieran Serbiako Iraultzak estatu serbiarra berrezarri zuen, eta Balkanetan feudalismoa deuseztatzen aitzindaria izan zen. Eskualdeko lehen monarkia konstituzionala izan zen Serbiak lurraldea zabaldu zuen geroago hainbat gudaldi irabazita. Habsburgotarren antzinako koroa, Voivodina, Serbiako Erresumara bildu zen 1918an. Lehen Mundu Gerraren ondoren, Serbiak Jugoslavia sortu zuen hegoaldeko beste herri eslaviar batzuekin, hainbat aldaerarekin iraun zuena 2006 arte, konfederazioaren herrialde batzuk independente bihurtu ondoren, Jugoslavia desagertu, eta Serbia estatu independente bihurtu zenean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Jelavich, Barbara. (1983-07-29). History of the Balkans: Volume 1. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-25249-2. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  2. (Ingelesez) Mazower, Mark. (2007-12-18). The Balkans: A Short History. Random House Publishing Group ISBN 978-0-307-43196-7. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  3. «Balkanak eta ekialdeko Europa - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  4. Jovanović, Jelena; Power, Robert C.; de Becdelièvre, Camille; Goude, Gwenaëlle; Stefanović, Sofija. (2021-01-01). «Evidencias microbotánicas de la difusión del uso de cereales durante la transición Mesolítico-Neolítico en el sureste de Europa (Gargantas del Danubio): Datos del análisis del cálculo dental» Journal of Archaeological Science 125: 105288.  doi:10.1016/j.jas.2020.105288. ISSN 0305-4403..
  5. Bonsall, C.; Cook, G. T.; Hedges, R. E. M.; Higham, T. F. G.; Pickard, C.; Radovanović, I.. (2004). «Evidencias de radiocarbono e isótopos estables sobre el cambio dietético desde el Mesolítico hasta la Edad Media en las Puertas de Hierro: New Results from Lepenski Vir» Radiocarbon 46 (1): 293-300.  doi:10.1017/S0033822200039606. ISSN 0033-8222..
  6. Los ilirios (Los Pueblos de Europa) por John Wilkes,ISBN 978-0-631-19807-9,1996,página 39: "... por otro lado, se sostiene que los inicios de la Edad de Hierro alrededor del 1000 a.c. coinciden con la formación de los pueblos históricos ilirios. ..."
  7. La Historia Antigua de Cambridge, Volumen 3, Parte 1: La Prehistoria de los Balcanes, Oriente Medio y el Mundo Egeo, Siglos X a VIII a.C. por John Boardman, I. E. S. Edwards, N. G. L. Hammond, y E. Sollberger,1982,página 53,"... Sin embargo, no podemos identificar a los tracios en ese remoto período, porque no sabemos con certeza si las tribus tracias e ilirias se habían separado para entonces. Es más seguro hablar de proto-tracios a partir de los cuales se desarrollaron en la Edad de Hierro..."
  8. El Diccionario Clásico Oxford de Simon Hornblower y Antony Spawforth,ISBN 0-19-860641-9, "página 1515, "Los tracios fueron sometidos por los persas hacia el año 516"
  9. Joseph Roisman,Ian Worthington google.nl/books?id=QsJ183uUDkMC&pg=PA345#v=onepage&q&f=false A Companion to Ancient Macedonia pp 342-345 John Wiley & Sons, 7 jul. 2011 ISBN 144435163X
  10. Los ilirios. John Wilkes
  11. Los serbios, Capítulo 1 -Patrimonio antiguo, S M Cirkovic
  12. Hupchick 2004.
  13. Richard Cowen, La importancia de la sal (enlace roto disponible en ucdavis.edu/~cowen/~gel115/salt.html este archivo). Categoría:Wikipedia:Artículos con enlaces externos rotos
  14. Gail Warrander, Verena Knau, Kosovo, 2nd: The Bradt Travel Guide.
  15. Edoardo Corradi, Rethinking Islamized Balkans, Balkan Social Science Review, vol. 8, diciembre de 2016, p. 121 - 139.
  16. Kitromilides, Paschalis M. 1996. "'Mentalidad balcánica': historia, leyenda, imaginación", en: Nations and Nationalism, 2 (2), pp. 163-191.
  17. Franklin L. Ford, Europe: 1780-1830 (1970) pp 39-41
  18. Ford, Europe: 1780-1830 (1970) pp 39-41
  19. A.J.P. Taylor, The Struggle for Mastery in Europe: 1848-1918 (1954) pp 228-54
  20. Jerome L. Blum, et al. The European World: A History (1970) p 841
  21. Richard C. Hall, The Balkan Wars 1912-1913: Prelude to the First World War (2000)
  22. Black Hand | Definition, History, & Facts. .
  23. Norka Machiedo Mladinić. (June 2007). show=clanak&id_clanak_jezik=24490&lang=es «Prilog proučavanju djelovanja Ivana Meštrovića u Jugoslavenskom odboru» Journal of Contemporary History 391.
  • Moravcsik, Gyula, ed. (1967). Constantine Porphyrogenitus: De Administrando Imperio (2nd revised edición). Washington D.C.: Dumbarton Oaks Center for Byzantine Studies. ISBN 9780884020219.
  • Scholz, Bernhard Walter, ed. (1970). Carolingian Chronicles: Royal Frankish Annals and Nithard's Histories. University of Michigan Press. ISBN 978-0472061860.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]