Bartzelonako Garaipenaren Arkua
Bartzelonako Garaipenaren Arkua | |
---|---|
Arco de Triunfo de Barcelona | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
Alde zahar | Ciutat Vella |
Administrative quarter in Barcelona | Sant Pere, Santa Caterina i la Ribera |
Koordenatuak | 41°23′28″N 2°10′50″E / 41.39111°N 2.18056°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1888 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Josep Vilaseca i Casanovas (en) |
Materiala(k) | adreilua, Maiolika eta kareharria |
Estiloa | neo-Mudéjar (en) |
Dimentsioak | 29,8 () × 27,7 () × 12,4 () m |
Ondarea | |
Garaipenaren Arkua Kataluniako Bartzelona hirian dagoen monumentua da. Josep Vilaseca i Casanovas arkitektoak 1888ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketarako atari nagusi gisa eraiki zuen. Lluís Companys eta Sant Joan pasealekuen arteko elkargunean kokatzen da. Bere egitura adreiluzkoa da, neomudejar estiloan oinarritua, 30 metroko garaiera duelarik. Beste izakera militarreko garaipen arku batzuk ez bezala, Bartzelonako Garaipen Arkuak artea, zientzia eta ekonomiaren garapenak bultzatutako izakera zibil handiagoa du. Noiz edo noiz Garaipenaren Arkua Bartzelonako oinezkoen lasterketen helmugatzat ere erabilia izan da, esate baterako Jean Bouin| lasterketa edota Bartzelonako matatoria. Arkua 1990an zaharberritua izan zen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Josep Reynés artistak aurrealdean "Barcelona rep les nacions" ("Bartzelonak herrialdeei harrera egiten die") delakoa irudikatu zuen. Josep Llimonak atzealdean erakusketako partaideen arteko sari banaketa landu zuen. Eskubialdean Antoni Vilanovak Industria, Nekazaritza eta Merkataritzaren alegoriak gauzatu zituen. Ezkerraldean Torquat Tassok Zientzia eta Arteen alegoriak irudikatu zituen. Manel Fuxà eta Pere Carbonellek lan honetarako emakumezkoen lau irudi sortu zituzten: Ospeak.
Erliebeen xehetasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Josep Llimona
-
Josep Reynés
-
Antoni Vilanova
-
Torquat Tassó