Edukira joan

Begoña Gorospe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña Gorospe
Bizitza
JaiotzaHernani, 1942 (81/82 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaEmakunde
Maria de Maeztu Forum Feminista
Eusko Ikaskuntza

Begoña Gorospe Pascual (Hernani, Gipuzkoa, 1942) zinemagilea eta feminista da.

Maria de Maeztu Forum Feministaren bazkide sortzailea ere da.[1]

Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluan Aholku Batzordeko kidea eta Eusko Ikaskuntzako bazkide aktiboa, ahozko historiari buruzko lanak egin ditu.

Nazio Batuek Beijingen antolatutako kongresu batean parte hartu zuen eta mundu osoko emakumeen egoera argi eta garbi ikusteko aukera izan zuen. Memoria historikoko berreskuratze-lanetan dihardu bete-betean.

1974an Gizarte Graduatua lortu zuen Zaragozako Gizarte Eskolan, eta 1995ean Masterra egin zuen Emakumeen Ikasketetan eta Genero Sistemetan EHUn.

Begoña Gorospe feminismoan ari da lanean 1960ko hamarkadaren hasieratik. Etenik gabe eta jarrera kritiko baina eraginkor batetik, aldarrikapen feministako ekintzak bultzatu ditu, eta, alde horretatik, besteak beste, zinemaren plataforma erabili du. Oraindik irekita dagoen ibilbide militante batean utzi du arrastoa.

Euskal Emakumeen memoria, argazki-erreportajeak eta hainbat artikulu biltzen dituzten dokumentalak egin ditu.

  • II República y Guerra Civil.
  • Eusko emakumeak.[2]
  • Tren Antimilitarista de Mujeres, Eibar, en el referéndum de permanencia en la OTAN
  • Congreso Internacional Investigación, Docencia y Feminismo. Donostia
  • IV Conferencia Mundial de la ONU sobre las Mujeres. Pekin 1995.[3]

    Emakumeok erabaki-zentro guztietan egon behar dugu

  • ¿Estaban, no estaban, como estaban? Humanidades, Comunicación y otras culturas. Castellón
  • Educación, Memoria e Historia de las mujeres vascas: Lecturas feministas (2015) talde-lanean. [4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]