Belarri Hautsia
Belarri Hautsia | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Hergé | |||
Argitaratze-data | 1937 | |||
Izenburua | L'Oreille cassée | |||
Jatorrizko herrialdea | Belgika | |||
Argitaletxea | Casterman (en) | |||
Orrialdeak | 64 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komikia | |||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Telesaila | Tintinen abenturak | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | San Theodoros | |||
Fikzio-unibertsoa | Tintin universe (en) | |||
fr.tintin.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Belarri Hautsia (L'Oreille cassée jatorrizko izenburuaz) Hergék marraztu eta idatzitako Tintinen abenturetako komiki bat da: 1937an agertu zen, eta 1943an koloreztatu. Beste behin, Hergék munduko egunerokotasuneko gertakizunei erreferentzia egiten die. Petrolioaren ondorioz, San Teodoro eta Nuevo Ricoren arteko gerra 1930ean Paraguai eta Boliviaren arteko Chacoko gerraren erretratu bat da.
Komiki horretan, Tintinek Bazaroff delako batekin topo egin du: hura garai hartako arma trafikari ezagun Basil Zaharoffen erretratu bat da.
Pertsonaiek bilatzen duten estatuatxoa marrazteko (fikzioan arunbaia fetitxe bat dena), Hergé Bruselako Arte eta Historiako Berrogeitamargarren Urteurreneko Museoan erakusten den chimú kulturako estatuatxo batean inspiratu zen.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etnografia Museotik, arunbaia kulturako idolo bat lapurtu dute eta Tintin haren bila hasi da. Arrastoak jarraituz, beste bi gizon ere fetitxe beraz interesatuta daudela jakin du. Gizon horiek San Teodororantz izeneko Hego Amerikako errepublikara doaz. Haiei darraiela, Tintin iraultza baten erdira iritsi da. Zenbait kasualitate medio, Alkazar generalaren laguntzaile amaitu du. San Teodoro eta ondoko Nuevo Ricoren arteko gerra hasi da. Tintinek, guztiek jazarria, arunbaien lurraldera ihes egin du eta han ikasi, azkenik, idoloaren sekretua: barnean diamante bat dauka. Azkenean, fetitxea berreskuratu eta Museora itzuli da.
Aurrekoa Loto urdina |
Tintinen Abenturak 1937 |
Ondorengoa Uharte beltza |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tintinen abenturak (Hergé) | ||
---|---|---|
Tintin sobieten herrialdean (1929) • Tintin Kongon (1931) • Tintin Amerikan (1932) • Faraioaren Zigarroak (1934) • Loto Urdina (1935) • Belarri Hautsia (1937) • Uharte Beltza (1938) • Ottokarren Zetroa (1939) • Urrezko hagindun karramarroa (1941) • Izar misteriotsua (1942) • Adarbakarraren sekretua (1943) • Rachkam Gorriaren altxorra (1943) • Kristalezko 7 bolak (1944) • Eguzkiaren Tenplua (1948) • Tintin urre beltzaren lurraldean (1950) • Ilargira bidean (1953) • Ilargian oinez (1953) • Tournesol auzia(1956) • Ikatz stocka (1958) • Tintin Tibeten (1959) • Castafioreren bitxiak (1962) • Sidneyrako 714 hegaldia (1967) • Tintin eta pikaroak (1976) • Tintin eta Alpha-Art |