Belvedere jauregia
Belvedere jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Austria |
Federal capital | Viena |
District of Vienna | Landstraße |
Koordenatuak | 48°11′36″N 16°22′50″E / 48.1934°N 16.380519°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1714 |
Jabea | Eugenio Savoiakoa |
Erabilera | Arte galeria |
Erabiltzailea | Belvedere Galeria |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Johann Lukas von Hildebrandt (en) |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Prinz-Eugen-Straße 27 |
Webgune ofiziala | |
Belvedere jauregia (alemanez: Schloss Belvedere) Vienako (Austria) Prinz-Eugen-Strasse kaleko 27. Zenbakian kokaturiko jauregi multzo barroko bat da. Multzoa, hiriburuko jauregi barrokorik handienetarikoa, bi Belvedere jauregiek osatzen dute (Goikoak eta Behekoak), gaur egun museoak bilakaturik. Hirugarren jauregi bat ere badu, Schwarzenberg jauregia, gaur egun hotel bilakatua. Bi jauregi nagusiak alegoria ezberdinak irudikatzen dituzten hiru mailatan antolaturiko lorategi baten bidez daude lotuak
Belvedere jauregiek dituzten Museoak ondorengoak dira:
- Arte Barrokoaren museo austriarra
- Erdi Aroko museo austriarra
- Arte austriarraren galeria (Österreichische Galerie Belvedere).
Belvederen margo inperialen bilduma nabarmen bat antzeman daiteke. Goiko solairuan XIX eta XX. Mendeetako galeria austriar bat du, Gustav Klimten Muxua artelana ikus daiteke bertan, besteak beste.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregia 1714 eta 1723 urteen artean eraiki zuen Eugenio Savoiakoa printzeak, turkiarren garaipenaren ondoren. Belvedere jauregia Johann Lukas von Hildebrandtek diseinatu zuen. Eraikuntzaren ideia festak ospatzeko esparru bat egitea zen eta horrela, printzearen ospea handitu. Eugenio printzearen heriotzaren ondoren Maria Teresa enperatrizak eskuratu zuen.
Estatu Austriarraren tratatuaren sinadura bertan egin zen 1955eko maiatzaren 15ean, honek Austriaren independentzia suposatu zuelarik Bigarren Mundu Gerra eta aliatuen okupazioaren ondoren