Bienvenida Sarmiento
Bienvenida Sarmiento | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Juan, 1804ko urriaren 30a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | San Juan, 1900eko martxoaren 21a (95 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | hezitzailea |
Bienvenida Sarmiento (San Juan, Argentina, 1804ko urriaren 30a - 1900eko martxoaren 21a) Argentinako lehen irakaslea eta hezitzailea izan zen. Herrialdeko lehen hezitzaile-eskola sortu zuen Domingo nebarekin batera.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama Paula Zoila Albarracín Irrazábal zen eta aita José Clemente Cecilio Quiroga. Senar-emazteek 14 seme-alaba izan zituzten, baina lau baino ez ziren iritsi ziren helduarora. Domingo Faustino Sarmiento presidentearen izan zuen neba eta Procesa del Carmen Sarmiento Argentinako lehen margolaria ahizpa[2][3] Bienvenida, bere neba-arrebak bezala Carrascal auzoko etxe xumeenetako batean jaio zen, probintziako hiriburua den San Juanen.[4]
Carmen Sarmiento, Bienvenidaren ahizpa gazteena, Argentinako lehen emakume margolaritzat hartzen da.[5]
Juan Manuel de Rosasen gobernuaren aurka zegoenez, 1843an Txilera joan behar izan zuen kazetari lanetan aritzen zen Domingo nebarekin eta Procesa ahizparekin, Benavides gobernadoreak jazarrita[6][6] Herrialde horretan Santa Rosakoaren antzeko ezaugarriak zituen eskola bat sortu zuten Aconcaguako San Felipen.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxi dakigu familiaren bizitzaz eta heziketaz, baina Domingo Sarmiento nebaren arabera, lau neba-arreben hezitzaileak haien gurasoak eta osaba José Manuel Eufrasio Quiroga Sarmiento izan ziren.[7]
Bienvenidak 1868an hartu zuen garrantzia Argentinan, nebak Argentinako presidente zela lehen eskola normaleko zuzendari izendatu zuenean. Sarmiento presidenteak "ereduzko eskola" deitu zion eskolari, eta eskola hori irakasleak trebatzeko zentroa zen.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bienvenidak ez zuen inoiz familia propiorik izan; hala ere, beti izan zituen harremanak neba-arrebekin, gaur egun Argentinako Museo Historiko Nazionalean dauden gutunen bidez.[8]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bienvenida Sarmiento 1900eko martxoaren 21ean hil zen, 96 urte zituela, jaio zen Carrascaleko etxe berean.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bienvenida Sarmiento, la educadora sanjuanina. 27 de marzo de 2021.
- ↑ En 1804 nace Bienvenida Sarmiento, Educadora Argentina. 27 de marzo de 2021.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Nacimiento de Bienvenida Sarmiento. .
- ↑ Sarmiento y las mujeres. .
- ↑ Cinco cosas que no sabías sobre Sarmiento. .
- ↑ a b Rojas Líbano, pág. 30
- ↑ Domingo Faustino Sarmiento por Felipe Pigna. .
- ↑ Las hermanas de Sarmiento. .
- ↑ Sarmiento. .