Boabdil Gaztea
Boabdil Gaztea | |||||
---|---|---|---|---|---|
1487 - 1492
1482 - 1483 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Granada, c. 1459 | ||||
Herrialdea | Granadako Erresuma | ||||
Heriotza | Fez, 1533 (34/35 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Muley Hacen | ||||
Ama | Aixa | ||||
Ezkontidea(k) | Morayma (en) | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Nazariak | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama |
Abu Abdallah Muhammad ibn Ali (arabieraz: أبو عبد الله محمد الثاني عشر Abū ‘Abd Allāh Muḥammad al-thānī ‘ashar) (Granada 1459?-Fez 1533), Abu Abd Allah Muhammad XII.a[1] bezala ezagutua (orain Ibn ʿĀṣimen Yunnari esker Muhammad izeneko hamaikagarren erregea izan daitekeela ebaz dezakegun arren) eta historiara Boabdil Gaztea izenarekin pasa zena, hala ezagutu baitzuten kristauek, nasri dinastiako kidea izan zen, modu herrikoian الزغابي Al-Zugabi "Dohakabea" bezala ezagutzen zena.
Bere aita Muley Haceni tronua kendu zion, eta denbora batez honekin eta bere osaba El Zagalekin borrokatu zuen tronuagatik. Abu 'Abd Allāh izena granadar hizkeran Bu Abdal-lah edo Bu Abdil-lah bezala ahoskatu behar zen, eta hortik Boabdil izena, izen honi "Gaztea" gehitu zitzaiolarik, bere osaba Abu 'Abd Allāh "Zaharra"rengandik ezberdintzeko.
Boabdil izango zena Alhambran (Granada) jaio zen 1459 aldera eta Muley Hacen eta Aixa sultanen seme zen.
1482an, Guadixen matxinatu zen bere aitaren aurka eta, abenzerrajeak eta bere amak lagunduta, tronura iritsi zen. Aita eta osabaren aurka borrokatu beharrean izan zen, haiek ere Granadako Erresumako errege legitimoak izateko nahia baitzuten. Azkenean, Errege-erregina katolikoek hartu zuten preso Lucenan. Horri esker Gaztelak gerra bukatu ahal izan zuen 1492ko urtarrilaren 2an eta Granadaz jabetu. Boabdil deserriratu egin zuten Fezera eta Gaztelako tropek ziurtatu zuten bere kolaboraziorako ahalegina. Frogatzerik ez badago ere, kondairak dioenez, erbesterako bidea hartu zuenean, errege ohiak burua jiratu zuen eta negar egin zuen azken aldiz Granada ikustean. Ama Aixak horrela esan omen zion:
« | Egizu negar emakumeak bezala, ez zenuen gizon bezala defendatu-eta! | » |
Horregatik deritzo muino horri Suspiro del moro.
Alpujarrako erbesteratzean, Laujar de Andarax izan zuen penintsulako azken bizileku eta hortik alde egin zuen betirako Afrikarantz.
Boabdilen itxura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julio Quesada-Cañaveralek, VIII. San Pedro de Galatinoko dukeak, horrela deskribatu zuen Boabdil:
« | Boabdil era rubio, de mediana estatura, más bien alto y esbelto, de ojos claros de luz, tez pálida y semblante tranquilo. Su porte era majestuoso, y en los momentos más difíciles, demostró siempre su valeroso corazón y su arrogancia de raza. Fue bravo en las batallas, y aunque herido su cuerpo, como en la batalla de Loja, siempre conservó su dignidad de rey, su dignidad de raza y su dignidad de hombre de corazón, a pesar de tantas y tantas amarguras como tuvo que sufrir constantemente su espíritu y su voluntad. | » |
Tradizioak, ordea, oso bestelako itxura ematen dio, beltzarana bai azala eta baita ilea ere, eta horrela ikus ohi dugu normalean irudikapenetan:
- Francisco Pradillaren La rendición de Granada
- Requiem por Granada telebistako seriean. Boabdil haurrak horrela esaten dio aitonari: Elisabet I.a Gaztelakoa ...demasiado blanca, y esos ojos tan azules, y el pelo amarillo... aquí haría raro, allí queda bien omen da, bere hitzetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 12 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boabdil Gaztea |