Edukira joan

Bursaspor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bursaspor
Ezizena(k)Yeşil Timsahlar ("krokodilo berdeak")
Sorrera1963
Futbol zelaiaBursa Atatürk Stadium
edukiera: 26.800 lagun
inaugurazioa: 1979
PresidenteaAli Ay
EntrenatzaileaTurkia Mesut Bakkal
LigaTurkiako SuperLiga
2018-1916.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Bursaspor Turkiako futbol taldea da, Bursa hirikoa. Turkiako Liga eta Kopa bana irabazi ditu.

1963an Bursako Acar İdman Yurdu, Akınspor, İstiklal, Pınarspor eta Çelikspor taldeek bat egin zuten Bursaspor sortzeko. 1967an lehen mailara igotzea lortu zuen. 1971 eta 1974an Kopako finalak jokatu zituen baina galtzaile atera zen bietan. Dena den, 1974ko finalista izatearren Europako Errekopan hartu zuen parte eta final laurdenetaraino iritsi zen, Dinamo Kievek kanporatu zuen. 1986an maila galdu zuen baina Kopa irabazi zuen eta lehen mailan mantendu zuten.

Azken urteetan maila bikaina lortu du. 2010an Liga irabazi zuen eta 2012 eta 2015ean Kopako finalak jokatu zituen. Liga irabazi izanagatik 2010-11 denboraldian Txapeldunen Ligan aritu zen ligaxka fasean. Talde gogorrak tokatu zitzaizikon Manchester United, Valencia eta Glasgow Rangers, honen ondorioz laugarrena gelditu zen.

  • Turkiako Liga:
    • Txapelduna (1): 2010.
  • Turkiako Kopa
    • Txapelduna (1): 1986.
    • Finalista (5): 1971, 1974, 1992, 2012, 2015.
  • Turkiako Superkopa:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (2): 1986, 2010.
  • Lehen Ministroaren Kopa:
    • Txapelduna (2): 1971, 1992.
    • Finalista (1): 1974.

Nazioartean: 0

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]