Carlos Iturgaiz
Carlos Jose Iturgaiz Angulo[1] (Santurtzi, Bizkaia, 1965eko urriaren 20a[2]) politikaria da. Euskadiko Alderdi Popularraren presidentea izan zen 1996tik 2004 arte, Eusko Legebiltzarreko kidea, eta Europako Legebiltzarreko parlamentaria. 2019ko apirilaren 3an utzi zuen politika,[3] baina 2020ko otsailaren 23an 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan PP-C's koalizioan zerrendaburu izendatu zuten.[4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santurtzin nafar karlisten familia batean jaio zen eta Portugaleteko Santa Maria ikastetxean ikasi. Hasieran, lanbide heziketa ikasi bazuen ere, gero hizkuntza klasikoak ikasteari ekin zion. Ez zituen ikasketak bukatu eta akordeoi irakasle bilakatu zen.[5]
Euskaldun berria da, eta seme-alabak D ereduan izan ditu.
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1991n Bizkaiko Batzar Nagusietako kide eta Bilboko Udalaren zinegotzi hautatu zuten. Batzarretan 1993ra arte eta Udalan 1995era arte iraun zuen. 1994an Eusko Legebiltzarkide izendatu zuten.[2]
1993an Euskadiko Alderdi Popularraren idazkari nagusia izan zen, eta 1996an, presidentea, 2004 arte.[2]
1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan zerrendaburu izan zen eta bere alderdiaren emaitzarik onenak lortu zituen, bigarren bozkatuena izanik. 2004an eurodiputatu bilakatu zen.
2020an, berriro ere Euskadiko Alderdi Popularraren presidente eta EAEko hauteskundeetarako zerrendaburu izendatu zuten. Egun, EAEko legebiltzarkidea da.
Eztabaida
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carlos Iturgaiz politikari eztabaidatua da. Bere ideologia politikoak bultzatuta, abertzaletasunaren eta ezkertiar ideologiaren aurka sutsu borrokatu da, hala Euskal Herrian[6] nola kanpoan. Adibidez, 2009an Luis Herrero alderdikidearekin batera, Venezuelatik kanporatua izan zen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Abizena Iturgaiz idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Iturgaitz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ a b c Europako Legebiltzarra. MEP profile: Carlos José ITURGAIZ ANGULO. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Berria.eus. «Carlos Iturgaitzek politika utziko du» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
- ↑ «Carlos Iturgaiz izango da PP-Ciudadanos koalizioko lehendakarigaia» Euskal Irrati Telebista 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rigalt, Carmen. (). «Carlos Iturgaiz» La Revista (El Mundo) (122).
- ↑ Laskibar, Aitziber. (2008-07-13). «EAJren aurkako aipua espresuki jaso du EAEko PPk txosten politikoan» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Ibarz, Joaquin. (). «Expulsan a Luis Herrero por llamar a Chávez "dictador"» La Vanguardia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Jaime Mayor Oreja |
Euskadiko Alderdi Popularraren presidentea 1996-2004 |
Ondorengoa María San Gil |
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from martxoa 2022
- 1965eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Santurtziarrak
- Bizkaiko politikariak
- Euskal Herriko eurodiputatuak
- Euskadiko Alderdi Popularreko politikariak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VII. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak V. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VI. legegintzaldian
- Bilboko zinegotziak
- Euskal Herriko katolikoak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XII. legegintzaldian