Edukira joan

Casey Wilson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Casey Wilson

(2014)
Bizitza
JaiotzaAlexandria1980ko urriaren 24a (43 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)David Caspe  (2014 -
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Alexandria City High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, podcaster (en) Itzuli, zinema aktorea, ahots-aktorea eta film-zuzendaria

IMDB: nm1988111 Allocine: 209045 Allmovie: p499417
Twitter: caseyrosewilson MySpace: caseyrosewilson Musicbrainz: f43473c3-b564-4843-9498-a82c3a84c783 Edit the value on Wikidata

Cathryn Rose Wilson, ezagunagoa Casey Wilson izenaz (Alexandria, Virginia, AEB, 1980ko urriaren 24a) estatubatuar aktorea, ahots-aktorea, komediantea, idazlea eta dramagilea da. ABC telebista kateko Happy Endings telesailean Penny Hartz pertsonaia interpretatzean egin zen ezaguna.

Wilson arte dramatikoan graduatu zen New Yorkeko Unibertsitatean, eta Upright Citizens Brigada (UCB) Teatroan hasi zen antzerkian eta zineman, ECNY Award sariarekin, Best Comedy Duo lanari esker. AEBko ikus-entzule gehien dituen Saturday Night Live entretenimendu-saioarekin lortu zuen ospea.

Filmaren izenburua, norena den eta pertsonaia, hurrenez hurren:

Saturday Night Live

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko urtarrilean hasi zen Saturday Night Live saioan, eta besteak beste, hauen imitazioak egin ditu:[2]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011tik harreman sentimentala du David Casperekin (1978ko urriaren 20an jaioa), Happy Endings telesailaren sortzailearekin; Wilsonek paper protagonistetako bat betetzen zuen telesailean. Bikoteak telesail horrexetan ezagutu zuen elkar. 2013ko irailean telesaila amaitu zela iragarri eta gutxira jakinarazi zen konpromisoa. 2014ko maiatzaren 25ean ezkondu ziren Ojain, Kalifornian.[3] Bi seme-alaba dituzte, Max Red Caspe (2015eko maiatzean jaioa) eta Henry Bear Caspe (2017ko abuztuan jaioa).[4][5] Max semeak 4 urte zituenean, gaixotasun zeliakoa diagnostikatu zioten.[6] Bere hirugarren umea, Frances 'Frankie' Rose Caspe alaba, amatasun subrogatuaren bidez jaio zen 2023ko urtarrilean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]