Cristina Cuerno
Cristina Cuerno | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa | ||
Jarduerak | |||
Enplegatzailea(k) | Escuela Técnica Superior de Ingeniería Aeronáutica y del Espacio (Universidad Politécnica de Madrid) (en) |
Cristina Cuerno Rejado (Espainia, XX. mendea) ingeniari aeronautikoa eta irakaslea da, unibertsitateko katedraduna. 1992an, Ingeniaritza Aeronautikoko eta Espazioko Goi Eskola Teknikoan doktoregoa lortu zuen lehen emakumea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aeronautikako ingeniaritza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.[1] 1992an, Ingeniaritza Aeronautikoko eta Espazioko Goi Eskola Teknikoan doktoratu zen lehen emakumea izan zen, “Estudio Experimental de la Dinámica de Estructuras Coherentes en Chorros Axilsimétricos Reactantes y No Reactantes” izeneko tesiarekin.[2]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilgo Aeronautika eta Espazioko Ingeniaritza Eskolako irakaslea da 1992az geroztik. 2016. urtean, ingeniaritza aeronautikoaren arloko unibertsitate-katedra lortu zuen.[3][4]
Urte batzuetan nazioarteko harremanetarako zuzendariordea izan zen bere ikastetxean. 2019an, Ingeniaritza Aeronautikoko eta Espazioko Goi Eskola Teknikoko zuzendaria izateko aukera izan zuen.[1] Ingeniaritza aeronautikoko prestakuntzaren historian (90 urte baino gehiagokoan) kargu hori bete zuen lehen emakumea izan zen.[2][1]
Abiazio Zibileko Istripuak eta Gertakariak Ikertzeko Batzordeko kidea da.[2] 2017az geroztik, pilotu gabeko Droneen Aire Segurtasunerako Estatu Agentziako Aholku Batzordeko kidea da, eta CTN 28/SC 2 Tripulaziorik gabeko Aireko Sistemen NUko Batzordeko kidea.[1] Ellas Vuelan Alto elkartearen bazkide sortzailea eta zuzendaritza batzordeko kidea ere bada.[5][6]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Descubrir La Investigación De Accidentes De Aviación Civil/ Abiazio Zibileko Istripuen Ikerketa aurkitu, egilekidea (AENA Aireportuak, 2013).
- Aeronavegabilidad Y Certificación De Aeronaves/ Aireontzien nabigagarritasuna eta ziurtapena. Paraninfo argitaletxea. 1. edizioa. 2008.ISBN 9788428331838[7]
- El Planeta Eris Y El Calentamiento Global/ Eris planeta eta berotze globala. Infaron edizioa. ISBN 9789731991160.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019an Aeronautikaren Merezimendu Gurutzea, bereizgarri zuriarekin. Defentsa Ministerioa.[6][8]
- 2022an Emakume eta Aeronautika sariak 2022, edizio horretan GISA eta Boeing-ek babestutakoak.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «E.T.S.I. Aeronáutica y del Espacio: Cristina Cuerno» www.etsiae.upm.es.
- ↑ a b c d La Directora de la ETSIAE recibe el premio Mujer y Aeronáutica 2022. .
- ↑ «BOE.es - BOE-A-2016-3021 Resolución de 15 de marzo de 2016, de la Universidad Politécnica de Madrid, por la que se nombra Catedrática de Universidad a doña Cristina Cuerno Rejado.» www.boe.es.
- ↑ «Observatorio de I+D+i UPM» www.upm.es.
- ↑ Ellas Vuelan Alto | Contacto. .
- ↑ a b Calvo, Luis. (2022-06-10). «Cristina Cuerno recibe su medalla la Cruz al Mérito Aeronáutico» Fly News.
- ↑ «Libros de Cristina Cuerno Rejado» www.agapea.com.
- ↑ InfoDefensa, Revista Defensa. «Cristina Cuerno, directora de la Etsiae, recibe la Cruz al Mérito Aeronáutico» Infodefensa - Noticias de defensa, industria, seguridad, armamento, ejércitos y tecnología de la defensa.