Cumbernauld
Cumbernauld Comar nan Allt Cummernaud | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Iparraldeko Lanarkshire |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°56′N 3°59′W / 55.94°N 3.98°W |
Demografia | |
Biztanleria | 52.270 (2011) 50.920 (2016) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01236 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Bron |
Cumbernauld, Eskoziako gaeleraz: Comar nan Allt eta eskozieraz: Cummernaud, Eskozia erdialdeko udalerria da, Iparraldeko Lanarkshiren dagoena. 52.270 biztanle zituen 2011an[1]. Eskoziako zortzigarren herririk populatuena da, Iparraldeko Lanarkshiren handiena.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaelerazko comar nan allt izenetik dator, "erreken bilgunea" esan nahi du. Hiriaren goikaldetik errekek Clyde ibaira jotzen dute mendebaldera edo Forth ibaira ekialdera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren garaian Antoninoren Harresiaren ondoan asentamendu bat izan zen gaur egungo Cumbernaulden lurretan.
XVIII mendean Cumbernauld etxea eraiki zen Erdi Aroko gazteluaren ondoan. Eskoziako erregeak sarritan etorri izan ziren inguruko basoetara ehizan aritzera. Forth eta Clyde ibaien arteko ubidea ireki zenean industrializazioa etorri zen. Ehungintza zen jarduera nagusia.
1956an herri berria eratu zuen gobernuak gertuko Glasgowetik biztanleak ateratzeko[2]. 2002an Eskoziako hiri txarrena aukeratua izan zen baina 2010an gehien hobetu den herriaren saria irabazi zuen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri honetan Eskozian hain ezaguna eta edana den Irn-Bru freskagarriaren lantegia eta egoitza nagusia kokatzen da.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hegoaldeko ikuspegia.
-
Hiriaren ikuspegia.
-
Palacerigg parkea.
-
Fannyside aintzira.
-
Irn-Bru freskagarria.
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Comparative Population Profile: Cumbernauld Locality. Scotland's Census Results Online.
- ↑ The Disappointing New Towns of Great Britain