Das Virtudes iturria
Das Virtudes iturria | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Porto |
Portugalgo udalerria | Porto |
Freguesia | Cedofeita, Santo Ildefonso, Sé, Miragaia, São Nicolau e Vitória |
Koordenatuak | 41°08′41″N 8°37′08″W / 41.144658°N 8.618964°W |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Calçada das Virtudes |
Das Virtudes iturria (portugesez: Chafariz das Virtudes) (euskaraz: «Birtuteen iturria») , baita ere Frio ibaiaren iturria, Portugalgo Porto hiriaren Miragaia freguesian, erdigune historikoan dagoen monumentua da. 1619an eraiki zen, Pantaleón de Seabra e Sousaren planoak jarraituz. Barroko estilokoa da. Unescoren Gizateriaren Ondarea da 1996tik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1619an eraikia, hiriaren hedapenean eta urbanizazioan, Seabra e Sousak, Portugalgo Errege Etxeko zaldunak, egin zuen diseinua. Iturri barrokoa da, hiru paneletan egina. Apaindutako erdialdeko eremua bi pilastrek mugatzen dute, marmolaren erdialdean inskripzioak eraikuntzaren urtea adierazten du. Goian, hiriko armak irudikatzen dituzten bi gaztelu, espazio huts bat besarkatzen dutenak; espazio hori Birtuten Andre Mariaren estatua gordetzeko diseinatuta zegoela uste da. Iturria erditik moztutako frontoi batek koroatzen du, estilo neoklasikoko Portugalgo erregearen armarriarekin. Behealdean, izaki mitologikoen buruez apainduta, ura isurtzen duten hodiak daude.
1910ean Portugalgo Monumentu Nazional izendatu zuten.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez):Iturriaren gaineko informazioa SIPA webgunean.