Dietrich von Choltitz
Itxura
Dietrich Hugo Hermann von Choltitz (Gräflich Wiese, 1894ko azaroaren 9a - Baden Baden, 1966ko azaroaren 5a) alemaniar militarra izan zen.
Familia aristokrata prusiar batean jaio zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen mendebaldeko frontean eta gerren arteko garaian Alemaniako armada berreraikitzen lagundu zuen.
Bigarren Mundu Gerran Poloniako, Herbehereetako eta Sobietar Batasuneko inbasioetan parte hartu zuen. 1944ko abuztuaren 7an Parisko gobernadore militar izendatu zuten. Adolf Hitlerrek hiria suntsitzeko emandako aginduak ez zituen bete eta abuztuaren 25ean amore eman zuen. eta Frantzia Askearen alde errenditu zen abuztuaren 25ean. Errendizioaren ondoren gatibu egon zen 1947ra arte.