Dmitri Vrubel
Dmitri Vrubel | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1960ko uztailaren 14a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia Alemania |
Heriotza | Berlin, 2022ko abuztuaren 13a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow State Pedagogical University (en) |
Hizkuntzak | errusiera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | grafiti artista eta margolaria |
Lan nabarmenak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Pirate Party Germany (en) |
Dmitri Vladimirovitx Vrubel (errusieraz: Дмитрий Владимирович Врубель; Mosku, 1960ko uztailaren 14a – Berlin, 2022ko abuztuaren 14a) errusiar margolaria izan zen.
Bere lanik ezagunena Berlingo horman margotutako Mein Gott, hilf mir, diese tödliche Liebe zu überleben (Jainko maitea, lagun iezadazu maitasun hilkor hau gainditzen) graffitia da. Lanak Leonid Brezhnev eta Erich Honeckerren arteko musua irudikatzen du, 1979ko argazki baten arabera. Vrubelek 1990ean margotu zuen lana hormaren ekialdean. Lana 2009an ezabatu eta berriz margotu zen.
Dmitri Vrubel Mikhail Vrubel margolari errusiarraren ondorengoa zen eta Berlinen bizi izan zen 1990etik. 2001ean, bere emazte Viktoria Timofeievarekin batera, Vladimir Putinen hamabi aldarteak izeneko egutegi arrakastatsua egin zuen.