Elisabeth Luengo
Elisabeth Luengo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1992 (31/32 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kantabriako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria |
Elisabeth Luengo Luque (Durango, Bizkaia, 1992) bizkaitar bideetako ingeniaria eta arkularia da. Etxebarriko Arkulariak elkarteko presidentea da.[1] 2020an Espainiako txapelduna izan zen arku tiraketan.[2]
2022ko azaroaren 5ean kirolari ataleko I. edizioko Durango saria jaso zuen San Agustin Kultur Gunean.[3][4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994tik 2008ra Durangoko San Antonio Santa Rita ikastetxean ikasi zuen. Bertan Saskibaloi talde baten entrenatzaile aritu zen. Agenda 21ean parte hartu zuen. Jantokian eta Denda solidarioan boluntario lanak egin zituen.[5]
Ondoren, 2010era arte Fray Juan de Zumarraga intitutuan egin zuen Batxiller teknologiko eleanitza (euskara, ingelesa eta gaztelania). Entrenatzaile jarraitu zuen eta matematika Olinpiadan parte hartu zuen. 2010etik 2014ra Ingeniaritza zibila egitera joan zen Kantabriako Unibertsitatera. Gradu bukaerako lana Viesgojun zubiaren saihesbidea eraikitzeko proiektua izan zen (2014). Ideas Programan parte hartu zuen eta eraikuntza zibiletako aipamena jaso zuen. Tarte horretan Erasmus programan jardun zuen Loughborough Universitycivil engeneering-en (2013-2013).[5]
Kantabrian jarraitu zuen 2014tik 2016ra Bide, ubide eta portuetako ingeniaritzako masterra egiteko. 2018-2019 ikasturtean Francisco de Vitoria Unibertsitatean Laneko Arriskuen Prebentziorako, Laneko Segurtasunerako, Ergonomiarako eta Psikologia eta Higienerako Unibertsitate Masterra egin zuen. 2021-2022 ikasturtean Kantabriako Unibertsitatea BIM Ingnenieria Zibil Engineeringerako Masterra egin zuen.[5]
Zazpi urte zituela hasi zen arku tiroketan, osabarekin batera, eta lehen momentutik gustatu zitzaion. Hasi zenetik sari ugari irabazi ditu Bizkaian, Euskal Herrian eta baita estatu mailan ere.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingeniari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko irail-urrian Santanderko Bide, Ubide eta Portuetako Eskolako Bulegoan bekadun negoziatu jardun zuen, matrikulazioari eta kredituen baliozkotzeari buruzko arazo txikiak konpontzen laguntzen. 2014ko uztailetik irailera Bekadun aritu zen TYPSA FEVE lurperatzen Errekalden, Iralan. Obra zuzendari-laguntzailea izan zen. 2015eko uztailetik irailera TYPSAn Obren zaintzaile aritu zen Bilbon eta 2016ko udan Getxon. 2017ko maiatzetik 2018ko martxora TYPSAn jarraitu zuen Teknikari lanetan Andoainen. 2018ko maiatzetik TYPSAko Bideetako ingeniaria, Obra Linealen Departamentuko jardueraren teknikari arduraduna da Leioan.[5]
Arkulari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]7 urte zituela hasi zen arku tiroketan, osabarekin batera, eta lehen momentutik gustatu zitzaion. Hasi zenetik sari ugari irabazi ditu Bizkaian, Euskal Herrian eta baita estatu mailan ere. [1] 2020an Espainiako txapelduna izan zen arku tiraketan.[2] 2021eko uztailean Trapagaranen egindako arku tiroko Euskadiko Txapelketan Elisabeth Luengok bigarren postua eskuratu zuen.[6] 2022ko ekainean lehenengo Bizkaiko txapelduna izan zen.[7] Hurrengo astean Euskadiko Txapelketan ere urrezko domina lortu zuen Gasteizen egin ziren aire zabaleko arku tiroko banakako txapelketa absolutuetan. Zaldibar Arku Taldeko Lidia Cañetek ezin izan zuen titulua baliozkotu eta zilarrarekin konformatu behar izan zuen.[8] 2023ko urtarrilean Beasainen 3. postua lortu zuen Euskadiko txapelketan.[9] 2023ko Toledon egin zen Espainiako txapelketan 3. postua, brontzea lortu zuen.[10]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020an Espainiako 1. postua, txapelduna izan zen arku tiraketan.[2]
- 2021eko uztailean Trapagaraneko Euskadiko Txapelketan 2. postua, azpitxapelduna izan zen.[6]
- 2022ko ekainean lehenengo Bizkaiko 1. postua, txapelduna izan zen.[7]
- 2022an Euskadiko Txapelketan 1. postua, txapelduna izan zen Gasteizen.[8]
- 2023ko urtarrilean Beasainen 3. postua lortu zuen Euskadiko txapelketan.[9]
- 2023ko Toledon egin zen Espainiako txapelketan 3. postua, brontzea lortu zuen.[10]
- 2024ko maiatzaren 25ean Espainiako txapelketan Sorian 1. postua lortu zuen, Euskadiren ordezkari gisa, recuvo modalitatean.[11] eta Javier Patiño zornotzarrarekin modalitate bereko mistoan 2. postua.[11]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022ko azaroaren 5ean kirolari ataleko I. edizioko Durango saria jaso zuen San Agustin Kultur Gunean.[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Larrabeiti, Jon Goikouria. (2023-02-06). «Elisabeth Luengo: «Arku tiroan emakumeen maila klubetik harago eramatea da nire erronka»» Geuria (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ a b c «Elisabeth Luengo Espainiako txapeldun geratu da arku tiraketan, aurretik sekula probatu gabeko modalitatean - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- ↑ a b «Durango Sariak 2022 - durango-udala.net» www.durango.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Este sábado tendrá lugar la gala de los premios «Durango Sariak» en San Agustín | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2022-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ a b c d ISSN https://es.linkedin.com/in/elisabeth-luengo-luque-507b058b..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) DURANGON. (2021-07-19). «Lidia Cañete y Elisabeth Luengo dominan el Campeonato de Euskadi de tiro con arco» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) DURANGON. (2022-06-20). «Elisabeth Luengo se proclama campeona de Bizkaia de tiro con arco y Lidia Cañete queda segunda» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) DURANGON. (2022-06-29). «Elisabeth Luengo y Pedro Heredia se imponen en el Campeonato de Euskadi de tiro con arco» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Mario. (2023-01-25). ««El tiro con arco tiene un componente mental muy importante» | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Elisabeth Luengo, medalla de bronce en el Gran Premio de España de tiro con arco | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2023-04-06 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) DURANGON. (2024-05-29). «Los arqueros locales Elisabeth Luengo y Javier Patino dan en la diana en el Campeonato de España» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).