Enfasi (figura erretorikoa)
Itxura
- Artikulu hau baliabide erretorikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Enfasi (argipena)».
Enfasi deitu ohi zaio figura erretoriko bati. Erretorikan, hitz edo esamolde bat hizkuntza arruntean ohi duena baino zentzu murritzagoan eta zehatzagoan erabiltzean datza, zentzu jakin bat areagotzeko. Sinekdoke motatzat har daiteke.
Adibidea: "gizona bere bakardadean zegoen". "Gizona bakar-bakarrik zegoen". (Goizona bakarrik zegoela, oso bakarrik zegoela, azpimarratzeko euskaraz ohikoak diren bi baliabide erretoriko).